Qaanaaq
Qaanaaq Qaanaaq | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Danimarkako Erresumako herrialde autonomo | Groenlandia |
Groenlandiako udalerri | Avannaata |
Izen ofiziala | Qaanaaq |
Jatorrizko izena | Qaanaaq |
Posta kodea | 3971 |
Geografia | |
Koordenatuak | 77°28′01″N 69°13′59″W / 77.467°N 69.233°W |
Azalera | 225.500 km² |
Altuera | 246 m |
Demografia | |
Biztanleria | 646 (2020ko urtarrilaren 1a) 0 (2021)/(2020)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1988)/(1987)/(1986)/(1985)/(1984)/(1983)/(1982)/(1981)/(1980)/(1979)/(1978)/(1977) |
Dentsitatea | 0 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1953 |
Qaanaaq, lehen Thule, herria eta Avannaata udalerriaren burua da, Groenlandian. Antzinako iparraldeko Groenlandia eskualdeko eta lehengo Qaasuitsup udalerriko populazio bakarra da. Munduko hiririk iparraldekoenetako bat da.[1] Zirkulu polar artikotik 1.100 kilometrora dago.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Qaanaaq herriak 640 biztanle ditu, eta udalerri osoak 850 (2005eko urtarrilaren 1.ko datuak). Herriguneaz gain, bost herri daude:
- Savissivik, 78 biztanle
- Moriusaq 21 biztanle
- Qeqertat 22 biztanle
- Qeqertarsuaq 2 biztanle
- Siorapaluk 87 biztanle.
Siorapaluketik 78 km ipar-mendebaldera Etah dago, bere garaian munduko iparraldekoena izan zen egun herri abandonatua.
Herri guztiek erakusten dute biztanleria-jaitsiera; bertako biztanleek hirira emigratzen dute. Antzina herri gehiago zeuden, baina batzuk abandonatuak izan dira. Gaur egun, Qeqertarsuaq ia abandonatuta dago. Hirietan kontzentratzeko prozesu hori Groenlandia osoan ikus daiteke.
Udalerriak 225.500 km²-ko eremua du, eta horietako asko izotzak estaltzen ditu. Hegoaldean Upernavik udalerria du mugakide, ekialdean Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea, iparraldean Ozeano Artikoa, eta mendebaldean Nares itsasartea, Groenlandia iparraldetik Ellesmere uhartea Kanadan dagoen Nunavuttik bereizten du.
Thuleko aire-basea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thuleko aire-basea (Pituffik, Groenlandiako PNNEk bezala jurisdikzio berezia duena) Estatu Batuetako alerta-radarren sareko parte da.[3] Oso instalazio garrantzitsuak izan dira defentsa nazionalari buruzko duela gutxi egin den eztabaidan. Defentsa-sistemen eguneratzeak tirabirak eragin ditu Groenlandiarekin eta Danimarkarekin. Aire-basea egin zenean Thulen bizi zirenak Qaanaaqera eraman izan ziren.[4]
1968ko urtarrilaren 21ean, au bonba atomiko zeramatzan B-52 Stratofortress hegazkin bonbaketari estatubatuarra aire-basetik hamar kilometrotara lurrera erori egin zen. Hegazkinaren hondakinak inguruan sakabanatuta geratu ziren.
Air Greenlandek zerbitzu operatiboak ditu Qaanaq-era joateko.[5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Qaanaaq-eko biztanleek groenlandieraz hitz egiten dute mendebaldean eta askok inuktun, inuit herriko hizkuntza. Herria Thule Estatu Batuetako aire base bihurtu ondoren sortu zen. Garai hartan, Thuleko groenlandiar biztanleak Qaanaaq-en birkokatu zituzten. Groenlandiako eraikinik altuena, 378 metroko Thule Radio Mast, hiritik gertu dago.
Gaur egun bizitzeko batez ere ehiztarien eta animaliei tranpak jartzen dituzten pertsonen gizartea da.
Nunataryuk proiektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proiektu hau Qaanaaq inguruan garatzen ari da. Permafrostaren urtzeak aldaketa azkarrak eragiten ditu kostalde horietan, biodibertsitate aberatsa mehatxatzen duten aldaketak, komunitateen gaineko presioa eragiten dutenak eta sistema klimatiko globalaren kalteberatasunean laguntzen dutenak. Nunataryuk proiektua kostaldeko eta itsaspeko permafrostaren urtzeak klima globalean dituen eraginak aztertzen ari da, eta Artikoko kostaldeko biztanleentzako arintze- eta egokitze-estrategiak garatzen ditu.[6]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Qaanaaq Airportua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://visitgreenland.com/destinations/qaanaaq/
- ↑ https://www.ctbto.org/our-work/station-profiles/is18-qaanaaq-greenland-denmark
- ↑ https://www.elconfidencial.com/multimedia/album/deportes/a-la-conquista-del-polo-norte/2015-04-04/qaanaaq-estacion-polar-de-paso_753596#0
- ↑ https://ciudadesconencanto.com/guia-para-visitar-qaanaaq-la-cuspide-del-mundo/
- ↑ https://www.airgreenland.com/destinationer/qaanaaq/
- ↑ https://nordregio.org/nunataryuk-fieldwork-in-qaanaaq-greenland/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Qaanaaq - Grønland WebArchiven.
- Irudiak Youtuben.
- (Ingelesez):Nunataryuk proiektuaren webgune ofiziala.