Puerto Princesa Lurpeko Ibaiaren Parke Nazionala
Puerto Princesa Lurpeko Ibaiaren Parke Nazionala1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii, x |
Erreferentzia | 6527 |
Kokalekua | Filipinak |
Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
Koordenatuak | 10°10′N 118°55′E / 10.167°N 118.917°E |
Izen ematea | 1999 (XXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Puerto Princesa Lurpeko Ibaiaren Parke Nazionala San Pablo mendikatean kokatua dagoen natura parkea da, Palawan uhartearen iparraldeko kostaldean, Filipinetan. Iparraldean San Pablo badia du eta ekialdean Babuyan ibaia. Lurpeko ibaiaren sarrera Sabang herritik ibilaldi laburrera dago.
Parkeak kareharrizko mendi karstiko egitura du, eta 8,2 luze den lurpeko ibai nabigagarria. Ezaugarri bereziena ibaia zuzenean itsasoratzen dela da, Hegoaldeko Txinako Itsasora, eta, horregatik, azkeneko tartea itsasaldien menpe dago. Ibaian estalaktita eta estalagmita ugari daude eta hainbat lurpeko areto handi. 2007an Yucatanen lurpeko ibai bat aurkitu zen arte, Puerto Princesa Lurpeko Ibaia munduko luzeena zela uste zen.
Ibaiaz gain, parkeak biodibertsitate handiko 11 ekosistema aberats ditu, hala nola mendietako oihan tropikalak eta itsasoko uharriak. Bertan bizi dira mehatxupean dauden animalia endemiko ugari, adibidez faisaiak, azeri saguzarrak, Aonyx cinerea igarabak, panda txikiak eta Mydaus javanensis azkonarrak.
Hori guztia dela-eta, 1999ko abenduaren 4an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Filipinetan | ||
---|---|---|
Filipinetako Eliza Barrokoak • Puerto Princesa Lurpeko Ibaiaren Parke Nazionala • Banaue Arroz Terrazak • Tubbataha Uharria • Vigan |