Puck (satelitea)
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Stephen P. Synnott |
Data | 1985eko abenduaren 30ean |
Kategoria | moon of Uranus (en) eta regular moon (en) |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Urano |
Ardatzerdi handia | 86.000 km |
Eszentrikotasuna | 0,0001 |
Orbita-periodoa | 0,762 egun |
Makurdura orbitala | 0,319° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 81 km |
Bolumena | 2.225.000 km³ |
Masa | 2,9 ×1018 |
Dentsitatea | 1,3 ×103 |
Grabitatea azalean | 0,029 m/s2 |
Albedoa | 0,07 |
Tenperatura | ~89 |
Itxurazko magnitudea | 20,5 |
Puck, edo Urano XV, Urano planetaren satelite naturaletariko bat da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uranoren sateliterik ilunenetariko bat da; haren albedoa 0,07 besterik ez da. Uranoren bost satelite nagusiak askoz distiratsuagoak dira. Badirudi Puck osatzen duen materia Uranoren eraztunena bezalakoa dela. Halaber, badirudi Voyager 2 zundak aurkitutako beste 9 sateliteen antzekoa dela. Pucken osagai nagusia karbonoa da, antza denez.
Voyager 2 zundak aurkitutako Uranoren 10 sateliteetan handiena da. 160 km-ko diametroa du, eta haren orbita Portia eta Miranda sateliteen artean dago.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985eko abenduaren 30ean aurkitu zuten, Voyager 2 zundak egindako argazkiak aztertzean.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran, S/1985 U 1 izendapen sistematikoa eman zitzaion, behin-behinean. Geroago, Puck behin betiko izena eman zitzaion. Satelitearen izena mitologia zeltako izen bereko iratxo baten izenean du jatorria; William Shakespeareren Udako gau baten ametsa obran agertzen den pertsonaia baten izena da, eta, batez ere, horregatik da ezaguna.