Profeta (Pablo Gargallo)
Itxura
Profeta (Pablo Gargallo) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Pablo Gargallo |
Sorrera-urtea | 1933 |
Mugimendua | fauvismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Dimentsioak | 234 () × 43 () × 77 () cm |
Kokapena | |
Lekua | Pablo Gargallo museoa |
Bilduma | Pablo Gargallo museoa |
Profeta[1] edo Profeta handia (katalanez: Gran Profeta) Pablo Gargallo eskultore espainiarraren eskultura ospetsua da. 1933an burutu zuen, kubismo estiloaren barruan. Artistaten azken etapako lana da.[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskulturak gizon garai bat makulua eskuan garrasi egiten erakusten du. Irudia mehatxugarria da. Eskultura handia da, 2,35 metro, Gargalloren monumentalena, baina barrualdean hutsune handiak ditu; horrek eskulturaren espresibitatea handitzen du. Artistak Parisen zuen tailerrean egin zuen.
Kopiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brontzez egindako kopia asko ezagutzen dira, bat Bilboko Arte Ederren Museoan. Hauek dira:
- 1/7 Georges Pompidou Zentroa, Paris.
- 2/7 Bilboko Arte Ederren Museoa.
- 3/7 Middelheimpark Museum, Amberes.
- 4/7 Baltimoreko Arte Museoa, Baltimore.
- 5/7 Hirhhorn Museum, Washington DC.
- 6/7 Calouste Gulbenkian museoa, Lisboa.
- 7/7 Sofia Erregina Museoa, Madril.
Artistaren probak:
- 1/3 Pablo Gargallo museoa, Zaragoza.
- 2/3 Arte Garaikidearen Museoa, Caracas.
- 3/3 Hakone Open Air Museum, Hakone.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rafael Ordóñez Fernández: Catálogo del Museo Pablo Gargallo. Zaragoza: Delegación de Acción Cultural.1988. ISBN: 84-86807-00-X.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Profeta (Pablo Gargallo) |