Potsdamgo Aldarrikapena
Itxura
Potsdamgo Aldarrikapena edota Japoniaren Errendizioaren Baldintzak Zehazteko Aldarrikapena, 1945eko uztailaren 26an, jada Bigarren Mundu Gerraren amaieraldera, Harry S. Truman, AEBetako presidenteak, Winston Churchill, Erresuma Batuko lehen ministroak, eta Chiang Kai-shek, Txinako Errepublikako presidenteak, Potsdamgo Batzarran adostutakoaren arabera, Japoniaren errendizioaren baldintzak zehazten zituen aldarrikapen bat izan zen, bestelakoan, Japoniar Inperioak "berehalako eta erabateko suntsiketari" aurre egin beharko ziolaren mehatxua iragarriz, alegia, Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak.