Posizio gailenaz abusatze
Itxura
Posizio gailenaz abusatzea lehiaren zuzenbideak aurreikusitako arau-hauste bat da, eta horren emaitza menderatze-egoeran dagoen enpresa bat zigortzea izan daiteke. Bere posizio komertzialaz baliatzen den enpresak merkatuak ezartzen dioten baldintzetatik askatzea lortzen du. Europan, enpresek bere posizio gailenaz abusatzeagatik zigor bat jaso dezakete, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 102. artikuluan oinarrituta.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |