Edukira joan

Plotina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plotina

Roman Empress (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaNimes, 70(e)ko hamarkada
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza121 (egutegi gregorianoa) (41/51 urte)
Familia
AitaLucius Pompeius
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Trajano
Haurrideak
LeinuaAntoniar leinu
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa
Pompeia Plotina txanpon batean. Atzealdean Fides jainkosari omen egiten dio.

Pompeia Plotina Claudia Phoebe Piso edo Pompeia Plotina (121. edo 122. urtean hila) andere erromatar bat izan zen, Trajano enperadorearen emaztea, eta beraz, enperatriz. Atenasko Epikureoen filosofia eskolarekin harremana izan zuen, filosofian eta letretan interes zuzen berezia izan baitzuen.[1] Historialariaren arabera Erromako herriaren alde egin zuen, zerga bidezkoagoekin, hezkuntza hobetuz, pobreei lagunduz, eta tolerantzia sustatuz.

Plotina jaio zen Neron enperadorearen agintaldian, batzuen arabera Hispanian, gaurko Andaluzian Escacena del Campo den herrian, eta beste batzuen arabera Nemausus izena zuen hirian, gaurko Proventzan Nimesen. Guraso aberatsak zituen, konexio askorekin, Luzio Pompeius eta Plotia, eta ezkondu zen Trajanorekin hau enperadore izan aurretik.

Plotinak eta Trajanok ez zuten seme-alabarik izan, baina nolabait adoptatu egin zituzten Hadriano eta bere arreba, gurasoak galdu zituztenean 10 edo 11 urte zeuzkatela. Ofizialki, dena den Trajano eta Publius Acilius Attianus (ofizial bat, Plotinaren maitale susmo batzuen arabera), izan ziren Hadrianoren tutore. Plotinak erraztu edo antolatu zuen geroago Hadrianoren ezkontza, Vibia Sabinarekin.[2]

Trajano hil zenean Selinonte hirian (Sizilia), haren oinordeko Hadriano izango zela utzi zuen enperadore hilak gutun batean idatzia. Baina gutunak Plotinaren izenpea ere bazeraman, eta zurrumurrua zabaldu zen Attianus eta Plotina, maitaleak izanik ustez, Hadriano nahita jarri zutela oinordeko izateko postuan. Izatez, biak ziren Selinonten Trajanoren ohe ondoan enperadorea zendu zenean. Historiadore batzuek, dena dela, ez dute konspirazioetan sinesten eta oinordekotza Trajanoren nahia izan zela diote.

Plotina hil zenean jainkotua izan zen. Hadrianok tenplu bat eraikitzeko agindu zuen, nera ohoratzeko, Nîmesen, Proventzan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Simon Hornblower and Anthony Spawforth-E.A. (edd.), Oxford Classical Dictionary, Oxford University Press, 2003, p. 1214.
  2. Historia Augusta, "Hadrian", 3; translated by Anthony Birley, Lives of the Later Caesars (Harmondsworth: Penguin, 1976), p. 59