Pizza
Itxura
Pizza | |
---|---|
plater prestatu, finished good (en) , mokadu, okin produktu eta Pizzas, casseroles (en) | |
Materialak | orea tomate saltsa gazta |
Osagaiak | tomate saltsa, irina, mozzarela gazta, olioa, gatz arrunta, azukrea, urra, pipermorroa eta legami-hautsa |
Historia | |
Jatorria | Italia |
Pizza mundu osoan ospetsua den italiar jatorriko jakia da. Napolin jatorria duen prestaketa da. Hartzitu gabeko ore geruza baten gainean osagai ugari jarri daitezke, tomatea, mozzarella gazta, espeziak, urdaia, barazkia... Pizzaren orea prestatzeko onena, gari gogorreko semola fina izaten da, hau izan ezean indar irina erabiliko dugu. 5 minutuz labe bizian egosten da alboa txigortu arte eta gazta urtu arte. Pizzak egiten dituzten jatetxe espezializatuek pizzeria dute izena.
Pizza motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pizza romana edo pizza erromatarra: tomatea, mozzarella, antxoak, oreganoa, olioa;
- Pizza viennese edo pizza vienatarra: tomatea, mozzarella, saltxitxa alemaniarra, oreganoa, olioa;
- Pizza capricciosa edo pizza guratsua: tomatea, mozzarella, perretxikoak, orburuak, urdaiazpiko egosia, olibak, olioa;
- Pizza quattro stagioni edo lau urtaro pizza: capricciosaren osagai berdinak, baina nahastu gabe.
- Pizza quattro formaggi edo lau gaztadun pizza: tomateak, mozzarella, stracchino, fontina, gorgonzola (batzuetan ricotta gazta erabiltzen da aurreko hiru gazta baten ordez);
Pizza ore errezeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]4 pertsonentzako
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Indar erdiko irin txuria, integrala edo semola 250 g.
- Gatza: 2 g.
- Ur epela: 125 ml.
- Oliba olio birjina: 25 ml.
- Legamia: Freskoa 10 g., lehorra edo kimikoa 3 g.
- Luzatzeko irina: 15 g.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Okin legamia ur epeletan eskuekin nahastu;Legami lehorra edo kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
- Mahai batean edo pertza batean (sukaldea gutxiago zikintzeko) irina eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki-poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
- Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz.
- Trapu busti batekin estali eta pausatu toki epel batean 15 minutu.
- Denbora hau pasatutakoan eta arrabolarekin edo eskuekin nahi dugun forma emango diogu.
Aholkuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pizzarako orea egiteko irin egokiena indarduna eta semolazkoa da.
- Irin edo semola bakoitzak ur pitin bat gehiago edo gutxiago onar dezake, beraz ura beti poliki poliki gehitzen joan.