Philipp Scheidemann
Philipp Scheidemann | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1919ko otsailaren 13a - 1919ko ekainaren 20a ← Friedrich Ebert - Gustav Bauer →
1919ko otsailaren 13a - 1919ko ekainaren 20a ← Friedrich Ebert - Gustav Bauer →
| |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Kassel, 1865eko uztailaren 26a | ||||||||||||
Herrialdea | Alemaniar Inperioa | ||||||||||||
Heriotza | Kopenhage, 1939ko azaroaren 29a (74 urte) | ||||||||||||
Hobiratze lekua | Hauptfriedhof Kassel (en) Kassel | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||||
Lantokia(k) | Berlin | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | Eliza Erreformatuak | ||||||||||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata | ||||||||||||
Philipp Heinrich Scheidemann (Kassel, 1865eko uztailaren 26a - Kopenhage, 1939ko azaroaren 29a) alemaniar politikaria izan zen. Alemaniako kantzilerra izan zen 1919ko otsailetik ekainera.
Philipp eskolan zegoen bitartean aita hil zitzaion eta familia pobrezian erori zen. 1879tik 1883ra inprimatzaile lanetan aritu zen. 1883an Alemaniako Alderdi Sozialdemokratan afiliatu zen, erakunde klandestinoa zena. 1895etik editore izan zen egunkari sozialdemokratetan.
1903an Reichstageko kide hautatu zuten, eta han egon zen 1918ra arte. 1913an alderdiaren talde parlamentarioaren burua bihurtu zen August Bebel hil ondoren. Lehen Mundu Gerran, alderdiaren hegal moderatu eta estremistaren artean bitartekari lanak egiten saiatu zen. 1918ko irailean Max Badengoaren gobernuan sartu zen. 1918ko azaroaren 9an errepublika aldarrikatu zuen.
1919ko otsailean Friedrich Ebertek kantziler izendatu zuen. Ekainean dimisioa eman zuen, Versaillesko Itunaren klausulekin ados ez zegoelako. 1920tik 1925era Kasselgo alkatea izan zen eta 1920an Reichstageko kide hautatu zuten berriro.
Eskuin muturreko alderdiek sistema demokratiko errepublikarraren pertsonifikaziotzat hartu zuten. 1933an Danimarkara erbesteratu zen, naziek boterea hartu ondoren.