Pest konderria
Pest | |||
---|---|---|---|
Hungaria | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Hungaria | ||
Izen ofiziala | Pest vármegye | ||
ISO 3166-2 | HU-PE | ||
Hiriburua | Budapest | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°25′00″N 19°20′00″E / 47.416666666667°N 19.333333333333°E | ||
Azalera | 6,393,14 km² | ||
Mugakideak | Budapest, Fejér, Komárom-Esztergom, Nitra eskualdea, Nógrád, Heves, Jász-Nagykun-Szolnok eta Bács-Kiskun | ||
Punturik altuena | Csóványos (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.333.533 (2022ko urriaren 1a) 95.972 (2011) | ||
Dentsitatea | 193,6 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Erdialdeko Hungaria | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua | ||
http://www.pestmegye.hu/ |
Pest konderria Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen erdialdean dago, Erdialdeko Hungaria eskualdean, Budapest, herrialdeko hiriburua, erabat inguratuz. Horrez gain, Eslovakia eta Hungariako Nógrád, Heves, Jász-Nagykun-Szolnok, Bács-Kiskun, Fejér eta Komárom-Esztergom konderriak ere mugakide ditu. 6.393 km²ko azalera du, eta 2011n 1.237.561 biztanle zituen[1]. Hiriburua Budapest da, administratiboki bereizirik dagoen arren.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pest konderrian Hungariako Ordoki Handiak eta Transdanubiako mendiek bat egiten dute. Iparraldean mendiak eta muinoak nagusi dira eta, Danubioren Bihurgunea izeneko tokian, Börzsöny eta Pilis muinoek Danubio ibaia hegoalderantz bira egitera behartzen dute. Hegoaldea, berriz, zelaia da, Alföld Handiaren zati. Danubio eta Tisza ibaien artean hareazko lautadak daude[2].
Nekazaritza askotarikoa eta, besteak beste, fuituak (sagarrak, batez ere), azukre erremolatxa eta tomatea egiten dira. Konderriko industriagune nagusiak Vác (zementua, industria arina eta kimikoa), Gödöllő (nekazaritza ikerketa, automobilgintza) eta Szászhalombatta (petrolio-findegia) dira. Lekurik turistikoena Danubioren Bihurgunea da, Esztergom eta Szentendre artean[2].
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko erreformaren ondoan, konderria 17 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalak (település) |
---|---|---|---|---|
Aszód | Aszód | 298,37 | 37.974 | 11 |
Budakeszi | Budakeszi | 288,95 | 88.781 | 12 |
Cegléd | Cegléd | 886,30 | 90.885 | 12 |
Dabas | Dabas | 614,23 | 49.662 | 11 |
Dunakeszi | Dunakeszi | 103,07 | 79.446 | 4 |
Érd | Érd | 184,29 | 120.990 | 7 |
Gödöllő | Gödöllő | 449,66 | 143.308 | 15 |
Gyál | Gyál | 170,99 | 41.271 | 4 |
Monor | Monor | 329,81 | 64.859 | 11 |
Nagykáta | Nagykáta | 710,12 | 75.425 | 16 |
Nagykőrös | Nagykőrös | 349,25 | 28.241 | 3 |
Pilisvörösvár | Pilisvörösvár | 130,81 | 53.187 | 9 |
Ráckeve | Ráckeve | 417,05 | 36.421 | 11 |
Szentendre | Szentendre | 326,58 | 80.171 | 13 |
Szigetszentmiklós | Szigetszentmiklós | 211,28 | 111.339 | 9 |
Szob | Szob | 362,23 | 70.232 | 18 |
Vecsés | Vecsés | 119,74 | 48.048 | 4 |
Hiri eta herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konderri eskumenak dituzten hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri eta herri handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](2015eko biztanleria[3])
|
|
|
|
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Börzsöny mendigunea.
-
Zsámbékeko monasterioa.
-
Danubio ibaia eta Visegrádeko muinoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
errolda
izeneko erreferentziarako - ↑ a b Pest. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-12-02).
- ↑ a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-11-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hungariako konderriak | ||
---|---|---|
Bács-Kiskun · Baranya · Békés · Borsod-Abaúj-Zemplén · Csongrád · Fejér · Győr-Moson-Sopron · Hajdú-Bihar · Heves · Jász-Nagykun-Szolnok · Komárom-Esztergom · Nógrád · Pest · Somogy · Szabolcs-Szatmár-Bereg · Tolna · Vas · Veszprém · Zala · Hiriburua: Budapest |