Pau Casals
Pau Casals i Defilló (1876ko abenduaren 29a, El Vendrell – 1973ko urriaren 22a, San Juan de Puerto Rico) kataluniar biolontxelojole, pedagogo, musika zuzendari eta konposatzaile bat izan zen. XX. mendeko kataluniar musikari nabarienen artean dago, txeloarekin burututako lan eta ibilbidearen ondorioz, garai guztietako txelo-jotzaile garrantzitsuenen artean dago.
Ziurrenik, berak jo eta grabatutako konposizio oroituena Johann Sebastian Bachen Biolontxelo Solorako Suitak ahaztezina da.
Bestalde, politika mailan asko parte hartu zuen. Bakea, Demokrazia eta Giza Eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. Frankismoaren aurkari sendoa izan zen, Nazio Batuen Erakundeko Bakearen Zilarrezko Domina eman zioten eta Bakearen Nobel Sarirako ere izendatua izan zen. Nazio Batuen Erakundeko sorreran aurre hitzaldia eman zuen; bestalde, erakunde horretako ereserkia ere konposatu zuen.
Haren gorpua El Vendrell jaioterriako hilerrian datza. Bertan, Pau Casals Museoa eta Paus Casals Elkargoaren egoitzak ere daude.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Pau Casalsen estatua Bartzelona hirian.
-
Pau Casals Museoa El Vendrellen.
-
Pau Casals
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pau Casals |
- Pau Casals Elkargoaren webgunea (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)