Patricio Escobar
Itxura
Patricio Escobar | |||
---|---|---|---|
1886ko azaroaren 25a - 1890eko azaroaren 25a ← Bernardino Caballero (en) - Juan Gualberto González (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San José de los Arroyos, 1843ko martxoaren 17a | ||
Herrialdea | Paraguai | ||
Heriotza | Asuncion, 1912ko apirilaren 19a (69 urte) | ||
Hobiratze lekua | Recoleta Cemetery, Asuncion (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Colorado alderdia | ||
Patricio Escobar Cáceres (San José de los Arroyos, 1843ko martxoaren 17a - Asunción, 1912ko apirilaren 19a) Paraguaiko politikari eta militarra izan zen, herrialdeko presidentea 1886-1890 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jeneral izendatu zuten, Aliantza Hirukoitzaren aurkako gerran (Argentina, Brasil, Uruguai, 1865-1870) erakutsi zuen ausardiagatik. Rivarolaren (1871) eta, geroago, Jovellanosen aurka matxinatu zen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1886-1890 urteetan. Nekazaritzako Bankua eta Unibertsitatea sortu zituen. Alderdi biko sistema sendotu zuen Paraguain (liberalak eta errepublikanoak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.