Edukira joan

Parisko Kodexa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parisko Kodexa. Codex Peresianus
Pariseko Kodexaren orriak.
Datuak
Idazlea (Espainiar konkista baino lehen)
GeneroaErlijioa, iragarpenak
Hizkuntzamaia
HerrialdeaChiapas
Orrialdeak11
Formatua24 × 13 zm, 1,43 metroko luzeraz.
Euskaraz
IzenburuaPariseko Kodexa

Parisko Kodexa edo Codex Peresianus XIII. mendeko eskuizkribu maia da. Kultura horren hiru kodex bakarrik ezagutzen dira (laugarren batek, Grolier Kodexa, haren benekotasunaren inguruan zalantzak sortzen ditu espezialisten artean, eta hau izan zen aurkitu zen bigarrena; lehendabizikoa Dresdengo Kodexa izan zen. Kodex hau Palenque hiri historikoan agertu zen, Chiapasen. «Amatl» edo amate izeneko bertako paperaz egina dago. Hamaika orri ditu eta akordeoi moduan tolestuta daude. Neurriak hauexek dira: 24 × 13 zm, 1,43 metroko luzeraz. Gaur egun Frantziako Liburutegi Nazionalean dago gordeta. Kodex honen edukia erlijiosoa eta profetikoa da. Bere kontserbazio egoera ez da oso ona eta, ondorioz, debekatuta dago haren erabilera zuzena.

Aurkikuntzaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa denez liburu honen inguruan oso datu gutxi ezagutzen dugu. Aipatu dugun bezala lau dira ezagutzen diren maia kodexak eta hau aurkitu zen bigarrena izan zen. Antza denez erlijioko errituak biltzen ditu eta, aldi berean, iragarpen profetikoak. Eskuizkribuaren atzealdean iragarpenen almanaka bat dago, Urte Berriko zeremoniak eta 364 egunetako zodiako egutegia.

Kodexaren gaineko lehenengo informazio historikoa 1832koa da. Urte horretan Pariseko Liburutegi Nazionalaren katalogoetan « Fonds Mexicain no 2 » izenburupean ageri zen. 1859an León de Rosny ikertzaileak baztertuta zeuden beste paperen artean gaztelaniazko inskripzio bat zekarren eskuizkribu hau topatu zuen; azalean «...que fue... o de...Perez » irakur zezakeen.[1] Rosnyk maia kodex bezala identifikatu zuen eta Codex Peresianus izena eman zion, azalean aipatzen zen Pérez hori aspaldiko jabe bat izan litekelako. Denboraz Pariseko Kodexa bezala gelditu da Liburutegi Nazionalean Perez izeneko beste kodexarekin ez nahasteko.

Bitxikeri bezala esan daiteke liburu hau eskuinetik ezkerrera irakurri behar dela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Léon de Rosny, Essai sur le déchiffrement de l'écriture hiératique d'Amérique centrale, 1876. Datu hori Claude Baudez et Sydney Picasso egileek jaso zuten beste liburu honetan: Les cités perdues des Mayas, Découvertes Gallimard, 146 or.
  • Arqueología Mexicana aldizkaria: "Códices prehispánicos" mongrafikoa. IV.liburukia, 23.zk. 2.berrinprimatzea, Mexiko Hiria, 2002.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Frantsesez) Eskuizkribu osoa Frantziako Liburutegi Nazionalaren helbide honetan aztertu daiteke: Gallica.
  • (Ingelesez) Kodex honen orrialde guztiak: [1].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]