Paquita Alcoceba
Paquita Alcoceba | |||||
---|---|---|---|---|---|
2018 -
2013 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Fracisca Alcoceba Isusi | ||||
Jaiotza | Sodupe, 1950 (73/74 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Bizilekua | Sodupe | ||||
Lehen hizkuntza | euskara | ||||
Familia | |||||
Aita | Arturo Alcoceba Sr. | ||||
Ama | Isabel Isusi | ||||
Ezkontidea(k) | Luis Laiseka | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Familia | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | merkataria, politikaria eta aktibista | ||||
Mugimendua | ezker abertzalea Gure Esku Dagoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Abertzale Ekintza Herri Batasuna Euskal Herritarrok Euskal Herria Bildu |
Francisca Alcoceba Isusi (Sodupe, Gueñes, Bizkaia; 1950), Paquita Alcoceba izenez ezagutua, euskal politikari eta ekintzailea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paquita Alcoceba Sodupen jaio zen 1950an, lau seme-alaben artean nagusiena izanik. Aitona Cipriano Isusi zuen, Gerra Zibilean Eusko Gudarostean borrokatu zen euskal milizianoa. Bere neba Arturo Alcoceba euskal aktibista politikoa da.
Luis Laisekarekin, euskal politikaria eta Güeñeseko udaleko zinegotziarekin, dago ezkonduta.
Merkataria izandakoa, hainbat urtez denda ezagun bat izan zuen Gueñesen eta komertzianteen elkarteko kide izan zen ere.
Politikagintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetik hasi zuen Paquita Alcocebak bere ibilbide politikoa, bai udal mailan baita herrialde mailan ere. Espainiako 1979ko apirilaren 3ko udal hauteskundeetan hautagai izan zen, Güenesen, Herri Batasuna (HB) alderdiaren partez[1]; eta beste hainbatetan hautagai izan da udal hauteskunde zerrendatan (Euskal Herritarrok, Eusko Abertzale Ekintza...).
Gordexolako udalerako hautagai izan zen 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Gordexolako Abertzale Sozialistak (GOAS) alderdiarekin, udal herri-hautagaitza[2].
2013tik Gure Esku Dago ekimenaren partaide da eta Enkarterriko Gure Esku Dagoren ordezkarietako bat. Güeneseko Gure Esku Dago elkartearen sortzaileetako bat ere bada, eta egun elkarte horren diruzain moduan jarduten du[3][4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1979ko apirilaren 3ko udal-hauteskundeen hautagai zerrenda (BOB 02/03/1979).. .
- ↑ Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeak, hautagaiak. .
- ↑ Eusko Jaurlaritza, Gure Esku Dago Güeñes erabakitze eskubidearen aldeko Elkartea (ziurtagiria). .
- ↑ 2016ko maiatzaren 9ko Güeñeseko udal-batzaren eguneko zerrenda. .