Edukira joan

Paparreko mikrofono

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paparreko mikrofonoa

Paparreko mikrofonoa edo lavalier mikrofonoa neurri txikiko eta sentsibilitate handiko mikrofono pertsonala da, pintza batekin arropan edo lepoaren inguruan jarritako euskarri batean zintzilikatzen dena.[1] Bular-aldean kokatzen den mikrofonoa, normalean berriemaileek erabili ohi dute estudio edo platoan. Erraz ezkutatzen da, soinua arin hartzea ahalbideratzen du eta kabledunak izan ohi dira. Mikrofono bat transduktore akustiko-elektriko bat da. Hau da, energia mekaniko bat, kasu honetan energia akustikoa energia elektrikoan bihurtzeko gaitasuna duen gailua da. Mikrofonoa arropan heltzeak, soinua atzematea era argi, zehatz eta trinko batean ahalbidetzen du, soinua emititutako norabidea kontutan hartu gabe. Honi esker, mugikortasuna eskaintzen du, eskuak libre izaten baitira.

Mikrofonoak sailkatzeko hiru irizpide izan ohi dira kontutan[2]; funtzionamendua (seinale akustikoak elektriko bihurtzeko era), soinua jasotzeko moduarengatik hau da, estaldura angelua eta erabilera. Erabilera irizpide izanik topatzen dugu paparreko mikrofonoa.

Mikrofono pertsonala da paparrekoaren aurrekaria eta erabileraren hastapena 30.hamarkadan kokatzen da.[3] XX. mendean duela ia 100 urte erabiltzen asi zen, mugimendu askatasuna eskaintzen zuen tresna hau. Ingelesez ezaguna den lavalier izena, lepoko batean dauka jatorria. Izan ere, lepoan kokatzen zen bitxi bati, lavalier izenekoa egiten dio erreferentzia izenak. Lavalier lepoko estiloa hedatu zuen Vallière Dukesak, Frantziako Luis XIV-aren maitale izandakoak.[4] Mikrofono hauek hasiera batean, lepotik zintzilik jartzen ziren, mugikortasuna areagotzeko eta ahotik hurbil egoteko. Antzekotasun horretan dauka jatorria izenak.

Elkarrizketarako oso aproposa, asko erabili ohi dira telebista estudioetan, hain zuzen albistegietan. Erabilera erraza eta emaitza onak dituen tresna da soinua jasotzerako orduan. Paparrean kokatzen denez, kontuan izan behar dira arropak sor ditzakeen marruskadurak, hauek sortutako edozein zarata jasoko baitu mikrofonoak. Norabide guztietako soinuak jasoko ditu beraz, norabide orotakoa da, iturriaren norabidea edozein izanda berdin biltzen duelako soinua. Soinuaren diagrama zirkularra da. Ez du kanpoko korronterik behar, bateria propioa dauka funtzionatzeko eta ondo ezkutatu ahal izateko.

Pintza txiki bat daramatzate arropan eusteko, papar-hegalean, lepoan edota gorbatan ipintzen da soinua ahalik eta gertuen hartzeko. Tradizioz, kordoi batekin lepotik zintzilikatzen zen eta hizlariari gero eta mugikortasun gehiago eskaintzea lortu da orain.

Seinalea transmititzen duen kablea transmisio ekipo batekin konektatzen da, normalean arroparen barrutik agerian ez geratzeko. Ugarik dira transmisore bar daukatenak, hau, petaka bezala ezaguna da eta poltsiko ala gerrikoan kokatu daiteke.

Tamaina desberdinetako sarea eta hau babesten duen goma-apar batek estaltzen du mikrofonoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Azokak, Biltzarrak eta Jendaurreko Ikuskizunak Hiztegia] [2017]
  2. (Gaztelaniaz) «Mikrofono motak 1 curso IST (ikus entzunezko hezkuntza) - Docsity» www.docsity.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Micrófono lavalier, de solapa o de corbata» ▶ Aprendercine.com 2018-10-20 (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  4. (Gaztelaniaz) «LAVALIER - Definición y sinónimos de lavalier en el diccionario inglés» educalingo.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]