Edukira joan

Otxarkoaga-Txurdinaga

Koordenatuak: 43°15′30″N 2°54′10″W / 43.25833°N 2.90278°W / 43.25833; -2.90278
Wikipedia, Entziklopedia askea

Otxarkoaga-Txurdinaga (3)

Otxarkoaga auzoa eta Artxanda mendia.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Auzoak Otxarkoaga eta Txurdinaga
Azalera 38,994 km²
Biztanleria 29.690 (2006)
Bilbo erdigunea
Otxarkoaga-Txurdinaga (3) is located in Euskal Herria
Otxarkoaga-Txurdinaga (3)
Otxarkoaga-Txurdinaga (3)
Otxarkoaga-Txurdinaga (3) is located in Bizkaia
Otxarkoaga-Txurdinaga (3)
Otxarkoaga-Txurdinaga (3)
Otxarkoaga-Txurdinaga (3) is located in Bilbo
Otxarkoaga-Txurdinaga (3)
Otxarkoaga-Txurdinaga (3)
Koordenatuak: 43°15′30″N 2°54′10″W / 43.25833°N 2.90278°W / 43.25833; -2.90278

Otxarkoaga-Txurdinaga Bilboko barrutia da. Ibaizabal ibaiaren ekialdera kokatzen da. Iparraldean Uribarriko barrutiarekin eta mendebaldean Begoñako barrutiarekin egiten du muga. Barrutiak guztira; 389,94 hektareako azalera dauka, eta 29.690 biztanle (2005).

Barrutiaren ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Distritua bi auzotan banatzen da, Txurdinaga eta Otxarkoaga. Bi auzo hauek, bi hirigintza eredu oso desberdinen adibide garbia dira. Txurdinagan espazio zabalak eta gune berdeak nagusi diren bitartean. Otxarkoagan pilaketa, kale estuak eta maldak nagusitzen dira.

Auzoen biztanleri egituran ere, desberdintasun handiak ikus daitezke. Otxarkoagan etxebizitza sozial eta udalak sustaturikoa nagusi da, horrek eraginda, biztanleriaren zati handi batek udalaren laguntzak jasotzen ditu. Txurdinagan ostera, etxebizitza soziala baldin badago ere, etxebizitza gehienak libreak dira.

Biztanleriaren adinari dagokionez, Otxarkoagako biztanleriaren batez besteko adina hiriaren batezbestekoaren gainetik dago, hau da, biztanleriaren zahartze prozesua arinagoa da. Txurdinagan bestalde, auzo "gazteagoa" izateagatik, zahartze hori astiroago gertatzen ari da.

Mikoleta auzunean dagoen Santa Marina ospitaleak zerbitzua ematen die barrutiko zein kanpoko biztanleei ere, arnas gaixotasunetan espezializatuta dagoelarik.

Biztanleria (1987-2004)
Errolda
urtea
Biztanleria

1987 26.696
1988 27.025
1989 27.180
1990 27.751
1991 27.741
1992 28.071
1993 28.341
1994 29.297
1995 29.215
1996 30.167
1997 30.356
1998 30.479
1999 30.275
2000 29.965
2001 29.771
2002 29.590
2003 29.770
2004 30.010
2005 29.690

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo