Oton Habsburgokoa
Oton Habsburgokoa (alemanez: Franz Joseph Otto Robert Maria Anton Karl Max Heinrich Sixtus Xavier Felix Renatus Ludwig Gaetan Pius Ignatius von Habsburg) (Wartholz gaztelua, Reichenau an der Rax, Austria Beherea, 1912ko azaroaren 20a - Pöcking, Alemania, 2011ko uztailaren 4a) austriar artxidukea eta azken Austria-Hungariako Inperioko printze oinordekoa izan zen. Karlos I.a Austriakoa enperadorea eta Zita Borboi-Parmakoaren semea izan zen. Familia erbestera joan zen 1919an eta Lekeition bizi izan ziren denboraldi batez. Tronurako erregegaia bihurtu zen bere aita 1922an hil ondoren. 1930eko hamarkadatik Europako integrazioaren aitzindaria eta nazismoaren eta komunismoaren aurkaria izan zen. Anschlussen ondoren, naziek heriotza zigorra ezarri zioten eta herrialdetik ihes egin zuen. Nazioarteko Paneuropar Batasuneko lehendakaria eta Europako Parlamentuko diputatua 1979 eta 1999 bitartean izan zen. Paper garrantzitsua izan zuen 1989ko iraultzetan.
1951n Regina Saxen-Meiningengoa printzesarekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Andrea von Habsburg
- Monika von Habsburg
- Michaela von Habsburg
- Gabriela von Habsburg
- Walburga von Habsburg
- Karl von Habsburg
- Georg von Habsburg