Osteina obducta
Osteina obducta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Fomitopsidaceae |
Generoa | Osteina |
Espeziea | Osteina obducta Donk, 1966 |
Basionimoa | Polyporus obductus |
Osteina obducta Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Polyporus osseus, Oligoporus obductus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Ia zirkularra edo pixka bat banatua, edo espatuliformea, ganbil hondoratua eta beste kapela batzuekin elkartuta; zuri apal kolorekoa, gero krema argi kolorekoa, leuna.
Poroak: Dekurrenteak, borobilak, 0,18-0,6 mm, urratuak, horma meheekin, zuriak.
Poro dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Beste hanka batzuekin elkartuta, laburra, itxuragabea, kolore berekoa, oinarria mehetua.
Haragia: Zurixka, elastikoa, laster lehortzen da eta hezur itxura hartzen du.[1]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen “poly” hitzetik eta poro esan nahi duen “póros” hitzetik. Poro ugarirekin. Osseus epitetoa latinetik dator, hezur, hezurrezkoa esan nahi duen “osseus” hitzetik. Hezurra bezalako gogorra bihurtzen delako zahartzean.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alertzeen motzondoetan mendian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, batez ere Alpeak, Norvegia, Txekia, Hungaria, Eslovakia, Frantzia, Errusia, Uzbekistan, Japonia, Tasmania.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 730 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...
- ↑ Osteina obducta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1966. urtean deskribatutako onddoak
- Fomitopsidaceae
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Alpeetako onddoak
- Txekiako onddoak
- Hungariako onddoak
- Eslovakiako onddoak
- Frantziako onddoak
- Finlandiako onddoak
- Norvegiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Turkmenistango onddoak
- Japoniako onddoak
- Australiako onddoak