Orlando (eleberria)
Orlando (eleberria) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Virginia Woolf | |||
Argitaratze-data | 1928 | |||
Izenburua | Orlando: A Biography eta Orlando | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | fantasia eta satira | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra | |||
Argumentu nagusia | LGBTa | |||
kronologia | ||||
|
Orlando: A Biography Virginia Woolfen eleberria da, 1928ko urriaren 11n argitaratua. Woolfen maitale eta lagun mina izan zen Vita Sackville-West poeta eta eleberrigile aristokratarraren familia-historia gorabeheratsuan inspiratuta dago.
Orlando ustezko biografiak ingelesezko literaturaren historia kontatzen digu forma satirikoan. Orlando protagonistak sexuz aldatzen da gizonetik emakumera eta mendeetan zehar bizi da, poeta da eta bere abenturak deskribatzen zaizkigu, tartean Ingalaterrako literaturaren historiako giltzarriak ezagutuz. Klasiko feministatzat hartu izan da Orlando, liburuaz asko idatzi dute adituek, dea emakumeen idazkera eta genero eta transgenero ikasketak tarteko direla.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orlando Ingalaterran gizonezko noble gisa jaio da 16. mendean, Elisabet I.aren erregealdian. 30 bat urterekin sexu aldaketa misteriotsu bat igaroko du eta 300 urte baino gehiago bizi dira garai modernoetara, nabarmen zahartu gabe.
Lan eratorriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023 bitartean, ez da euskarazko itzulpenik argitaratu eleberri honena.[1]
Egokitzapen eta lan eratorriak ugari izan ditu, besteak beste Orlando filma (1993), eta Paul B. Preciadok egindako dokumentala, Orlando, nire biografia politikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Orlando: A Biography» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-08-26ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |