Odysseus Elytis
Odysseus Elytis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Οδυσσέας Αλεπουδέλης |
Jaiotza | Heraklion, 1911ko azaroaren 2a |
Herrialdea | Grezia |
Lehen hizkuntza | greziera |
Heriotza | Atenas, 1996ko martxoaren 18a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Atenasko Lehen Hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | National and Kapodistrian University of Athens (en) : kimika |
Hizkuntzak | greziera greziera modernoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta, arte-kritikaria eta idazlea |
Lantokia(k) | Atenas eta Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Bigarren Mundu Gerra |
Kidetza | Hellenic Authors' Society (en) |
Mugimendua | Thirties Generation (en) |
Izengoitia(k) | Οδυσσέας Ελύτης |
Odysseas Alepoudellis, grezieraz: Οδυσσέας Αλεπουδέλλης, Odysseas Elytis Οδυσσέας Ελύτης izengoitia zuena (Heraklion, Kreta, 1911ko azaroaren 2a - Atenas, 1996ko martxoaren 18a), greziar olerkari eta saiakera idazlea izan zen. Surrealismoaren eragina hasierako poesian nabaria du: Orientabideak (1940) eta Lehen eguzkia (1943). Haren ideiek, Greziako kolorez eta argiz jantziak, mirari sentikor baten irudia dute. Gero, lirismo tradizionalagorako joera eta tonu epiko zorrotza hartzen dute; egungo historiarekiko lotura hertsia agertzen du Kantu heroiko elegiakoa, Albanian eroritako ikurrari eta Sei eta ausiki bat zerurako (1960) liburuetan, eta orobat To Axion Esti (1959, Bidezko da), bere obrarik garrantzitsuenean. Beste poema-liburu interesgarriak ere baditu, hala nola Monograma (1972), Igarlea (1973), Alabaordeak (1974), Vila Natacha (1974), Zeinuen araudia (1977) eta, batez ere, Maria Nefeli (1979) aparta, etsita egon arren etorkizun handia duen emakume gazte baten irudian oinarritua. Prosan saiakerak, Teofilo pintorea (1973), Paper irekiak (1974) eta Papadiamantisen xarma (1976), eta itzulpen ugari egin ditu, besteak beste, Berridazketa (1976) liburuan bildutako Giraudoux, Maiakovski, Jouve, Lorca, Ungaretti eta Brechten lanenak. 1979an, Literaturako Nobel saria jaso zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]