Odet Foixkoa
Odet Foixkoa | |||
---|---|---|---|
1517 - 1522 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Guiena, 1485 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Napoli, 1528ko abuztuaren 15a (egutegi gregorianoa) (42/43 urte) | ||
Hobiratze lekua | Santa Maria La Nova (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa | ||
Familia | |||
Aita | Jean de Foix | ||
Ama | Jeanne d'Aydie | ||
Ezkontidea(k) | Charlotte d'Albret (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantses ertaina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | Frantziako mariskal | ||
Parte hartutako gatazkak | Cognaceko Ligaren Gerra Cambraiko Ligaren Gerra Lau Urteko Gerra |
Odet Foixkoa, Lautreceko bizkondea, (1485 – 1528ko maiatzaren 1a) frantziar militarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]André eta Tomas anaiekin batera, Frantzisko I.a Frantziakoaren zerbitzuan aritu ziren. Frantziska Foixkoa bere arreba erregearen maitalea zenez, laster egin zuen karrera armadan.
1515ean Lautrecek Marignanoko guduan parte hartu zuen. Hurrengo urtean Milanerriaren gobernadore bilakatu zen. 1521ean espainiar armadaren erasoari eutsi arren, 1522an Bicoccako guduan erabat menderatua izan zen.
Frantziako mariskal izendatua, 1527an Italiako armadaren agintari gorena bihurtu eta Napoliko Erresuma konkistatzeari ekin zion. Andrea Doriaren ihesaldiak eta izurriak frantziarrak menderatu zituzten. Lautrec bere izurriak jota hil zen.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Foix leinuaren kidea, 1520an Karlota Labritkoa (1495–1527) ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen:
- Gaston (1522–28)
- Henrike (1523–40)
- Klaudio (?-1549)
- Frantzisko (?-1528)