Norvegiako Galeria Nazionala
Norvegiako Galeria Nazionala | |
---|---|
National Museum of Art, Architecture and Design | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Norvegia |
Municipality of Norway | Oslo Municipality |
Koordenatuak | 59°54′58″N 10°44′15″E / 59.91619°N 10.73756°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1837 |
Inaugurazioa | 1837 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Heinrich Ernst Schirmer (en) Adolf Schirmer (en) |
Kontaktua | |
Helbidea | Universitetsgata 13 |
Webgune ofiziala | |
Norvegiako Galeria Nazionala (norvegieraz: Nasjonalgalleriet) Oslon dagoen pinakoteka da. 2003tik, Nasjonalmuseet for kunst, arkitektur og design erakundearen partea da. Nazioartean ezaguna da Edvard Munch margolari norvegiarra duen bildumari esker.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1842an sortua, museoa Osloko Errege Jauregian egon zen 1882ra arte, gaur egungo kokapenera lekualdatu zen arte. Estilo historizistako adreiluzko eraikin xumea da, hiriaren erdigunean kokatua, Heinrich Ernst eta Adolf Schirmerrek diseinatua.[1]
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bildumak artearen historiako ia garai guztiak hartzen ditu, Antzinako Egiptotik hasi eta XXI. mendera arte. Bere interes nagusia pintura bada ere, altzariak, tapizak, eskulturak, marrazkiak eta grabatuak ere ikusgai daude.
Azpimarratzekoa da Europa iparraldeko artisten presentzia, Norvegiako eremu geografikotik hurbil daudenak, batez ere margolari alemaniar, holandar eta danimarkarrak; baita abangoardia historikoetako bildumen zabaltasuna eta kalitatea ere.
Azpimarratzekoa da baita ere Pizkunde eta Barrokoko lanak: Lucas Cranach Zaharra, Grekoa, Joos van Cleve, Van Dyck, Frans Snyders, José de Ribera, Jan van Goyen, Ferdinand Bol eta Salomon van Ruysdael. XIX. mendeko joerak ere errerpesentazio handia dute: Johan Christian Dahl, Caspar David Friedrich, Eugene Delacroix, Goya eta Gustave Courbet; Impresionismoak eta Postimpresionismoak ere presentzia dute museoan: Edouard Manet, Monet, Renoir, Cézanne, van Gogh, Edgar Degasen eskulturak.
XX. mendeko artisten artean hauek daude: Edvard Munch (artistaren bilduma garrantzitsuenetarikoarekin), Picasso, Matisse edo Braque. Norvegiarren artean Harald Sohlberg eta Arne Ekeland daude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Norvegieraz [bokmål]):Galeriaren webgune ofiziala.