Nerea Barros
Nerea Barros | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago de Compostela, 1981eko maiatzaren 12a (43 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta film-zuzendaria |
|
Nerea Barros Noya (Santiago de Compostela, Coruña, Galizia, 1981eko maiatzaren 12a – ) galiziar aktorea, film zuzendaria eta gidoilaria da. Zineman eta telebistan ibilitakoa da. Aktore berri onenaren Goya saria irabazi zuen La isla minima (2014) filmean egindako interpretazioagatik.[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerea Barros erizaina izan zen Santiagoko Ospitale Klinikoan. Lan horrekin batera, zinemako eta antzerkiko aktore gisa ere aritzen zen.[2] Zineman debuta egin zuen, hamasei urterekin, 1997an, Xavier Bermúdez zuzendari galiziarraren Nena filmean, eta 2008an zuzendari beraren Rafael filmean parte hartu zuen.[3] 2009an, lehen paper garrantzitsua izan zuen pantaila txikiko Matalobos lanean, Galiziako Telebistan emana. Hala ere, 2013ra arte ez zuen nolabaiteko ospea lortu. Urte horretan María Dueñas eleberriaren El tiempo entre costuras telesail egokitzapenean parte hartu zuen, Antena 3 katean.[4]
2014an, La isla mínima filmean parte hartu zuen, eta Rocio pertsonaia interpretatu zuen. Lan horrekin aktore ezagun onenaren Goya saria jaso zuen, eta [5] 70eko Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Domina ere bai.[6]
2020an, La isla de las mentiras filmaren protagonistetako bat izan zen, Paula Consek zuzendua. Film horretan, 1921eko urtarrilaren 2an Santa Isabel ontziko bidaiariak salbatzeko bizia arriskuan jarri zuten hiru emakume heroien historia berreskuratu zen. Ontzi hori Argentinarako bidean zen eta Galiziako Sálvora uhartearen parean hondoratu zen.[7]
2022an, La novia gitana telesaileko protagonista izateko hautatu zuten. Carmen Molak idatzitako izen bereko eleberriaren egokitzapena da, eta Elena Blancoren papera egin zuen.[8] 2023an estreinatu zen telesailaren bigarren denboraldia, La red púrpura, bigarren liburuan oinarritua.[9] Seriean egindako interpretazioarengatik, Feroz Sarietan aktore protagonista onenaren izendapena lortu zuen.[10]
Zuzendari, gidoilari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022an, Memoria film laburrean zuzendari debuta egin zuen, eta gidoilari- eta produkzio-lana ere egin zuen.[11] Film laburra film labur dokumental onenaren Goya sarietarako izendatu zuten.[12]
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Pelikula | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
1997 | Nena | Eli | Xavier Bermúdez |
2001 | Bellas durmientes | Jane | Eloy Lozano |
2004 | León y Olvido | Saltzailea | Xavier Bermúdez |
2008 | Rafael | Aurora | Xavier Bermúdez |
2013 | El oro del tiempo | Nerea | Xavier Bermúdez |
2014 | La isla mínima | Rocío | Alberto Rodríguez Librero |
Los fenómenos | Yonkie | Alfonso Zarauza | |
Mapa de recuerdos de Madrid | Nerea | Daniel Ramírez | |
2016 | Sol y luna | Sol | José Enrique Pintor |
2017 | A estación violenta | Claudia | Anxos Fazáns |
2019 | Dos mejor que una | Sol | José Enrique Pintor |
2020 | La isla de las mentiras | María | Paula Cons |
Voces | Sofia | Ángel Gómez Hernández |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Seriea | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2007 | MIR | Nerea | Atal 1 |
2009 | O Nordés | Extra | Atal 1 |
2009–2010 | Matalobos | Sandra | Errepikaria; 10 atal |
2010 | Volver a casa | Sofía | Telefilma |
2012 | Padre Casares | Nerea | 3 atal |
2013 | El secreto de Puente Viejo | Eudosia | Atal 1 |
El tiempo entre costuras | Beatriz Oliveira | Atal 1 | |
2015–2016 | El Príncipe | Laura Hidalgo | Errepikaria(T2); 8 atal |
2018 | Apaches | Silvia | Errepikaria; 5 atal |
Ultimo: caccia ai narcos | Laura Aguilar | Nagusia(miniserie); 2 atal | |
El sabor de las margaritas | Pamela / Ana | Lankidetza berezia, 6 atal | |
2019 | Días de Navidad | Valentina | Nagusia(miniserie); Atal 1 |
2022–2024 | Operación Marea Negra | Gemma Valdés Costa | Nagusia; 12 atal |
2022 | La novia gitana | Elena Blanco | Protagonista; 8 atal |
2023 | La red púrpura | Protagonista; 8 atal |
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goya sariak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Kategoría | Izendatutako lana | Emaitza | |
2015 | Emakume aktore berri onena | La isla mínima | Irabazlea | |
2023 | Dokumental labur onena (egile gisa) | Memoria | Izendatua |
Feroz sariak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Kategoria | Izendatutako lana | Emaitza | |
2015 | Bigarren mailako aktore onena | La isla mínima | Izendatua | |
2023 | Emakuem aktore protagonista onena | La novia gitana | Izendatua |
Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Dominak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Kategoria | Izendatutako lana | Emaitza | |
2014 | Emakume aktore berri onena | La isla mínima | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) at. (2022-09-28). «Actriz de la novia gitana | Así es Nerea Barros, la protagonista de la serie 'La novia gitana'» Las Provincias (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).
- ↑ Diéguez, Antonio. (12 de marzo de 2016). Nerea Barros: "Me diagnosticaron Zika en enero". .
- ↑ Nerea Barros: «Ser gallega fue definitivo para que me dieran este papel». La Voz de Galicia.
- ↑ ¿Quién es Nerea Barros?. eleconomista.es.
- ↑ Nerea Barros, Mejor Actriz Revelación por La isla mínima. Europapress.
- ↑ «Medallas CEC 2014» CEC.
- ↑ Vicente, Eduardo de. (28 de julio de 2020). «El duro rodaje de 'La isla de las mentiras' contado por su directora, Paula Cons» elperiodico.
- ↑ Nerea Barros, todo sobre la polifacética protagonista de 'La novia gitana'. ¡Hola! 21 de septiembre de 2022.
- ↑ Nerea Barros vuelve a ponerse en la piel de la inspectora Elena Blanco en la serie 'La Red Púrpura'. Diario Siglo XXI 26 de septiembre de 2023.
- ↑ Nerea Barros en los Premios Feroz. Telva 28 de enero de 2023.
- ↑ Nerea Barros y su cortometraje 'Memoria' triunfan en los Premios Pávez de Talavera de la Reina. El Diario 24 de octubre de 2022.
- ↑ La actriz Nerea Barros nominada a un Goya, pero no por su interpretación. ¡Hola! 9 de febrero de 2023.