Neokonfuzianismo
Neokonfuzianismoa ((Txineraz), lǐxué gisa maiz laburtua, 理學, literalki "Printzipio eskola") konfuzionismoaren eraginez sortutako txinatar filosofia, moral, etika eta metafisika da. Korronte honek taoismo eta budismoaren ideien eragina ere jaso zuen.[1] Tang dinastiaren garaian, hau da, 618tik 907ra sortu zen. Song eta Ming dinastietan ere garrantzi handia izan zuen. Sortzaileen artean Han Yu eta Li Ao (772-841) zeuden.[2]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Song dinastiako konfuzianistek (960-1279) beren kredoaren obra klasikoak ikasi ohi zituzten, baina irakaskuntza budistak ere ezagutzen zituzten. Pentsamendu budistak miresteko moduko alderdi asko eskaintzen zizkien, arimaren izaerari eta kosmos banako harremanari buruzko ideiak barne, konfuzianismoak oraindik ikertu gabeko ideiak. Song konfuziarrak pentsamendu budistaz eta beren tradizioez elikatu ziren neurri handi batean, neokonfuzianismoa sortuz.[3]
Neokonfuziar komunitatean ikuspegi aurkari asko egon ziren unean uneko pentsamendu budistak eta taoistak I Ching edo Mutazioen liburua liburuan adierazitako ideietako batzuekin lotzen zituen sistema bat sortzeko, baita Taiji sinboloari lotutako yin eta yang teoriekin ere. Motibo neokonfuziar tipiko bat Konfuzio, Buda eta Laoziren pinturak dira, ozpin-pitxer beretik edaten, "Hiru maisuak bat dira!" izenburupean.
Neokonfuzianismoaren ordezkari garrantzitsuenetako bat Zhu Xi (1130-1200) izan zen, harmonia sozialari eta jokabide pertsonal egokiari buruzko bere konfuzio-sinesmenak defendatzen zituen idazle oparoa.
Neokonfuzionismoak ideia budistak eta taoistak barneratzen zituen bitartean, neokonfuziar asko korronte horien aurka zeuden. Izan ere, budismoa fede gisa arbuiatzen zuten. Han Yuren saiakerarik ospetsuenetako batek Budaren adorazioa gaitzesten du. Hala ere, neokonfuzianoen testuek pentsamendu eta sinesmen budistak konfuzianoen interesetara egokitu zituzten. Txinan, neokonfuzianismoa ofizialki onartua izan zen Song dinastiarekin garatu zenetik XX. mendearen hasierara arte, eta Song Txinako lurraldeak gehi bere bizilagunak (Korea, Vietnam eta Japonia) neokonfuzianismoaren eragin sakona izan zuten bostehun urtez baino gehiagoz.[4]
Neokonfuzionismoaren filosofoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cheng Yi
- Lu Xiangshan, Lu Jiuyuan gisa ezagunagoa (1139–1193)
- Ouyang Xiu (1007–1072)
- Shao Yong (1011–1077)
- Su Shi, Su Dongpo gisa ezaguna (1037–1101)
- Wang Yangming, Wang Shouren gisa ezaguna
- Ye Shi (1150–1223)
- Zhang Zai (1020 - 1077)
- Zhou Dunyi (1017–1073)
- Zhu Xi (1130–1200)
Korea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- An Hyang (1243–1306)
- Yi Saek (1328–1396)
- Jeong Mong-ju (1337-1392)
- Jeong Dojeon (1342-1398)
- Gil Jae (1353-1419)
- Kim Jong-jik (1431-1492)
- Jo Gwang-jo (1482-1519)
- Jeong Inji (1396–1478)
- Yi Hwang, Pen Toegye gisa ezaguna (1501–1570)
- Jo Sik (1501–1572)
- Yi I Pen name Yulgok (1536–1584)
- Seong Hon (1535–1598)
- Song Si-yeol (1607–1689)
- Yi Seo-woo (1633-1709)
Japonia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fujiwara Seika (1561–1619)
- Hayashi Razan (1583–1657)
- Nakae Tōju (1608–1648)
- Yamazaki Ansai (1619–1682)
- Kumazawa Banzan (1619–1691)
- Yamaga Sokō (1622–1685)
- Itō Jinsai (1627–1705)
- Kaibara Ekken, Ekiken gisa ezaguna (1630–1714)
- Arai Hakuseki (1657–1725)
- Ogyū Sorai (1666–1728)
- Nakai Chikuzan (1730–1804)
- Ōshio Heihachirō (1793–1837)
Vietnam
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?z=657&l=n
- ↑ https://www.futurelearn.com/info/courses/what-is-korean-philosophy/0/steps/98515
- ↑ Huang, Siu-chi (1999). Essentials of Neo-Confucianism: Eight Major Philosophers of the Song and Ming Periods. Westport: Greenwood Press.
- ↑ https://iep.utm.edu/neo-confucian-philosophy/
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz):Eskola ortodoxoaren idazlanak.