Edukira joan

Neale Fraser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neale Fraser

Bizitza
JaiotzaSt Kilda (en) Itzuli1933ko urriaren 3a
Herrialdea Australia
BizilekuaMelbourne
Heriotza2024ko abenduaren 2a (91 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSt Kevin's College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraezkerra
Bakarka i/g123–48
Binaka i/g20–16
 
Lateralitateaezkerra
Altuera1,85 metro
Jasotako sariak

Neale Andrew Fraser (Melbourne, 1933ko urriaren 3a2024ko abenduaren 2a) australiar tenislaria izan zen.

1960an Wimbledongo txapelketa eta 1959 eta 1960an Ameriketako Estatu Batuetako Irekia irabazi zituen eta 1957, 1959 eta 1960an Australiako Irekiko finalista izan zen.

Binakako kategorian hamaika txapelketa irabazi zituen hiru bikoterekin (Ashley Cooper, Lew Hoad, eta Roy Emerson). Wimbledon (1959 eta 1961), Australiako Irekia (1957, 1958 eta 1962), Roland Garros txapelketa (1958, 1960 eta 1962) eta Ameriketako Estatu Batuetako Irekia (1957, 1959 eta 1960) irabazi zituen.

Binakako mistoen kategorian Australiako Irekia irabazi zuen 1956an Beryl Penrosekin batera. Margaret Osborne duPontekin Wimbledon irabazi zuen 1962an eta Ameriketako Estatu Batuetako Irekia 1958, 1959 eta 1960an.

1959 eta 1960an Ameriketako Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen hiru kategorietan (banakakoa, bikoitzak eta bikoitz mistoak).

Tenisko Ospearen Aretoko kide eta Australiako Kirolaren Ospearen Aretoko presidentea izan zen. 1974an Britainiar Inperioaren Ordenarekin kondekoratua izan zen eta 1988an Australiako Ordenarekin.

1959., 1960. eta 1962. urteetan Davis Kopa irabazi zuen Australiako selekzioko kidea izan zen, eta erretiroa hartu ondoren, Australiako taldeko kapitaina izan zen hogeita lau urtez.