Edukira joan

Nazio errenta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nazio errenta, nazio-errenta edo errenta nazionala ekonomiako magnitude bat da, urte batean nazioko produkzio faktore guztiek jasotzen dituzten sarrerek osatua, ondare guztiak eta haiek produzitzeko erabili diren bitarteko zerbitzuak deskontatuz. Erreminta baliotsua da prozesu ekonomikoaren emaitzak aztertzeko, zehazki ondasun kopurua eta herrialde batek erabili dituen zerbitzuak neurtzeko.

Nazio errenta herrialde baten garapen ekonomikoa neurtzeko erabiltzen da:

  • Herrialdeak garapena izan duen edo atzeraldia izan duen jakiteko.
  • Jarduera ekonomikoko sektore desberdinek egin duten ekarpena estimatzeko.
  • Sarrerak nola banatzen diren ezagutzeko.

Nazioko errenta kalkulatzeko, bi bide jarraitu behar dira:

  1. Herrialde bateko ondasun eta zerbitzuen batura egitea, epe zehatz baterako.
  2. Langileei eta kapitalistei egindako ordainketen guztizkoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]