Natalia Nepriaieva
Natalia Nepriaieva | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tver, 1995eko irailaren 6a (29 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraupen-eskiatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Entrenatzailea | Yury Borodavko (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Natalia Mikhailovna Nepriaieva (errusieraz: Наталья Михайловна Непряева,[1] Tver, 1995eko irailaren 6a) eskiatzaile errusiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu ditu iraupen-eskiko proban.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko aurreneko titulua Munduko gazte mailako txapelketan irabazi zuen 5 km klasikoko proban eta 2015ean egin zuen debuta Errusiako eski selekzio nagusiarekin.
2018ko Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan 4 x 5 km errelebotan brontzezko domina eskuratu zuen. 2018-19 denboraldian aurreneko emakumezko errusiarra izan zen Eski Tourrean podiuma egiten[2] eta 2019ko Munduko Kopan sailkapen nagusian txapeldun ordea izan zen. Hurrengo urteko Munduko Kopan hirugarren egin zuen.
2022ko Pekingo Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, urrezkoa eta brontzezkoa taldekako probetan eta zilarrezkoa 15 km klasikoan.
2021-22 denboraldiko Eski Tourrean txapelduna izan zen, hori lortzen zuen aurreneko emakumezko errusiarra izan zen[3]. Denboraldi berean Munduko Kopan sailkapen nagusiko txapelduna zen 6 jardunaldiren faltan, baina Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz herrialderi aplikatu zaizkion zigorren erruz errusiar kirolariak kanporatuak izan dira txapelketa guztietatik[4].
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 4 x 5 km erreleboak | |
2022 | Pekin ( Txina) | 4 x 5 km erreleboak | |
2022 | Pekin ( Txina) | 15 km eskiatloia | |
2022 | Pekin ( Txina) | Talde sprinta | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Seefeld ( Austria) | 15 km eskiatloia | |
2019 | Seefeld ( Austria) | 4 x 5 km erreleboak | |
2021 | Oberstdorf ( Alemania) | 4 x 5 km erreleboak | |
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Goms ( Suitza) | 15 km eskiatolia | |
2018 | Goms ( Suitza) | Bakarkako sprinta | |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2013 | Liberec ( Txekia) | 4 x 3,33 km erreleboak | |
2014 | Val di Fiemme ( Italia) | 5 km klasikoa | |
2014 | Val di Fiemme ( Italia) | 4 x 3,33 km erreleboak | |
2015 | Almaty ( Kazakhstan) | 4 x 3,33 km erreleboak | |
2015 | Almaty ( Kazakhstan) | Bakarkako sprinta | |
2015 | Almaty ( Kazakhstan) | 5 km klasikoa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ (Errusieraz) Адамов, Алексей. «Это фантастика! Российская лыжница вошла в историю «Тур де Ски»» www.championat.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ (Ingelesez) «Russian and Belarusian Athletes not to take part in FIS Competitions» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Errusiako eskiatzaileak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako iraupen-eskiatzaileak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako iraupen-eskiatzaileak
- Iraupen-eskiatzaileak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak alpetar eskian