Edukira joan

Naha (Okinawa)

Koordenatuak: 26°12′44″N 127°40′45″E / 26.2122°N 127.6792°E / 26.2122; 127.6792
Wikipedia, Entziklopedia askea
Naha
那覇市
Okinaweraz
core city of Japan (en) Itzuli
Nahako ikuspegi ezberdinak Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Japonia
PrefeturaOkinawa
AlkateaTakeshi Onaga (翁長雄志, Onaga Takeshi)
Izen ofiziala那覇
Jatorrizko izena那覇市
Posta kodea900-8585
Geografia
Koordenatuak26°12′44″N 127°40′45″E / 26.2122°N 127.6792°E / 26.2122; 127.6792
Map
Azalera38,99 km²
MugakideakTomigusuku (en) Itzuli, Haebaru (en) Itzuli, Nishihara (en) Itzuli eta Urasoe (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria316.048 (2021eko martxoaren 1a)
−3.387 (2015)
Dentsitateaautomatikoki kalkulatuko da, azalera eta biztanleria egoki jarriz gero. bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1921eko maiatzaren 20a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakKawasaki, São Vicente, São Paulo, Honolulu konderria, Fuzhou eta Honolulu
http://www.city.naha.okinawa.jp/

Naha (japonieraz: 那覇市 japonieraz: Naha-shi?, okinaweraz: Naafa) Japoniako Okinawa prefeturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 320.551 biztanle ditu.

Harri Aroan jadanik populatua izan zela ikusi da egin diren indusketetan. Jōmon Aroko aztarnategietan Txinako txanponak eta keramikazko tresnak aurkitu dira, honek erakusten du XI menderako Korea eta Txinarekiko merkatal harremanak bazituztela.

Ez da ezagutzen noiz antolatu ziren biztanleak eta kai hiri aktibo bihurtu baina XV mendean Ryukyuko Erresuma sortu zenerako hiri garrantzitsua zen eta Erdi Aroan erresumako hiriburua izan zen. Alde zaharra kostaldearekin lur zati mehe batek lotzen zuen Ukishima uhartean kokatu zen. Japoniar tenpluak ugaritu ziren eta Txinatarren bisita ofizialetarako enbaxada ere sortu zen bertan.

1853an Matthew C. Perry komodoro estatubatuarrak bertan geldialdia egin zuen Tokiorako bidean. Meiji berrezarkuntzarekin Ryukyuko Erresumaren amaiera iritsi zen eta Naha Okinawa prefeturako hiriburu bihurtu zen. 1899an Estatu Batuekin eta Erresuma Batuarekin harreman komertzialak izateko eskubidea lortu zuen Nahako kaiak.

Bigarren Mundu Gerrako Okinawako gudan kalte izugarriak izan zituen eta herri osoa berreraiki behar izan zen.

Ekialdeko Txinako Itsasoan kokaturiko hiria da, Ryukyu uharteetako handiena den Okinawa uhartearen hegoaldean.

    Datu klimatikoak (Naha, 1971-2000)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 26.8 26.6 28.2 29.7 31.6 34.1 35.0 35.6 34.6 32.8 30.8 27.8 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.1 19.2 21.3 24.0 26.4 29.2 31.3 30.9 29.9 27.5 24.2 20.9 25.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 16.6 16.6 18.6 21.3 23.8 26.6 28.5 28.2 27.2 24.9 21.7 18.4 22.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.3 14.3 16.2 18.9 21.5 24.6 26.4 26.1 25.1 22.7 19.5 16.1 20.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 6.6 6.6 7.2 9.8 13.6 15.4 21.0 20.7 18.5 14.8 12.2 7.2 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 114.5 125.2 159.6 180.7 233.8 211.6 176.1 247.2 200.3 162.9 124.1 100.7 2036.9
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.9 12.1 13.7 12.0 13.0 11.7 10.4 13.6 12.5 9.5 9.8 9.6 140.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0
Eguzki orduak 95.3 84.6 108.9 134.1 149.5 182.2 243.6 223.6 196.6 168.1 120.9 113.6 1820.9
Hezetasuna (%) 69 71 74 78 80 84 79 80 77 73 71 68 75
Iturria: [1]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahako hainbat eraikin Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak multzoaren parte baitira:

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]