Edukira joan

N. de Garis Davies

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nina M. Davies (1881eko urtarrilaren 6a1965eko apirilaren 21a) eta Norman de Garis Davies (1865eko iraila – 1941eko azaroaren 5a)[1] ezkondutako bikote britainiarra marrazkilariak eta egiptologoak izan ziren. 1920Ko hamarkadan Antzinateko Egiptoko irudiak marrazten eta kopiatzen aritu ziren. Sarritan elkarrekin argitaratzen zuten N. de Garis Davies ezizenarekin eta, horregatik, oso zaila da jakitea irudi bakoitza bietatik norena zen.

Nina M. Davies

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nina M. Daviesen jaiotza izena Anna Macpherson Cummings zen eta Grezian jaio zen, Salonikan. Gurasoak ingeles eta eskoziar jatorrikoak ziren eta hiru ahizpa izan ziren. Aita, Cecil J. Cummings, 1894an hil ostean, Eskoziara itzuli ziren bizitzera.[1]

Nina M. Davies Ingalaterran eskolatu zuten[2] eta gaitasun artistiko handia zuela ikusita, famimlia Londresera joan zen, arte ikasketak burutu zitzan.[3]

Egiptoko Alexandrian oporretan zebilela 1906an, Norman de Garis Davies ezagutu zuen.[2] Hampsteaden, Londres ezkondu ziren 1907ko urriaren 8an[1] eta Tebasko nekropolitik gertu bizitzera joan ziren eta hilobietako horma irudiak dokumentatzen hasi ziren.[2]

Nina M. Davisek bere denboraren erdia New Yorkeko Metropolitan Museoarentzat irudiak egiten igarotzen zuen eta beste erdia Alan Gardinerrentzat hilobietako irudiak kopiatzen, beste hainbat museoetako bildumetan amaitu zutenak. Faksimil ugari egin zituen, gaitasuna baitzuen irudiak azkar, zehatz eta sistematikoki dokumentatzeko.[2]

Norman de Garis Davies

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norman de Garis Daviesel teologia ikasi zuen Glasgowko unibertsitatean eta gradua eta masterra lortu zituen eta Marburgeko unibertsitatean posgradua egin zuen. Eliza kongregazionistaren ministroa zen Ashton-under-Lyne herrian, Egiptora joan zenean lehen aldiz 1897an.[1] Egipton Flinders Petrierentzat egin zuen lana Denderan. Egiptoko Esplorazio Elkartearen miaketa arkeologikoen buru bihurtu zen.[1] 1898 urte ingurutik 1907ra, hilobiak dokumentatzen aritu zen Norman de Garis Davis Egipton, esate baterako Tell el-Amarnan.[4] Aditua bihurtu zen hieroglifoak interpretatzen, margolanen testuinguruan.[2]

Norman de Garis Davies, Northern group of tombs, view of a cliff containing tomb numbers 28 to 104 ('Iparraldeko hilobi multzoa, 28-104 arteko hilobiak dauden gaina') Deir el-Gabrawi, 1902.
Norman de Garis Davies, Nakht and Family Fishing and Fowling, Tomb of Nakht, Graphic Expedition, Metropolitan Museum of Art, 1915

1907an espedizio bat eratu zen Egitora joateko eta hango horma irudien faksimilak egiteko New Yorkeko Metropolitan museoarentzat. Norman, Nina eta beste artista batzuek hilobietako irudiak dokumentatu zituzten, pintzeladak eta koloreak ia berdin erreplikatzeko teknika erabiliz. Ia gehienetan, kopiek jatorrizko eszena islatzen zuten, denborak edo gizakiek egindako kalteak ere marraztuz. Kasu batzuetan, aldiz, jatorrizko irudia egin zenean izango zuen itxura ematen saiatu ziren.[4] Irudi Atalaren zuzendaria zen Norman[4] eta lan bikoitza egiten zuen: hieroglifoak interpretatzea eta irudiak kopiatzea.[2] Kopien artistek lanak sinatu egiten zituzten: Ninak “Na.deGD” erabiltzen duen eta Normanek “No.deGD”, baina batzuetan “NdeGD” sinatzen zuten eta ez dago argi bietatik zeinek egin zituen irudi horiek.[2]

Aztertu zituzten hilobiak Nilo ibaiaren mendebaldeko ertzean zeuden, Tebas hiritik mendebaldera. Museoak bereziki interesa zeukan hilobiak ziren bai egiptoar ofizialenak, bai errege-erreginenak (Erregeen Haranekoak nahiz Erreginen Haranekoak) bai eta Deir el-Medinako artisten hilobiak. Metropolitan Museoaren arabera, Egipton kontserbatu diren Antzinateko margoen iturri aberatsena ziren aztarnategi haiek.[4]

Hilobietako irudiek aldaerak dituzte dinastien eta erreinaldien arabera, eta berri ematen dute garai desberdinetako eguneroko bizitzarena, flora eta faunaren aldaketena eta zeremonia eta hilobiratze ohiturena. Teknika artistikoak ere denbora zehar aldatu egin ziren. 350 faksimile margotu zituzten eta, gaur egun, Metropolitan museoaren Egitoko sailaren erakusketaren ardatza dira.[4]

Bikoteak beste aztarnategi batzuk dokumentatzen ere egin zuen lan, bai Londresko Egiptoko Esplorazio Elkartearentzat (Egypt Exploration Society), bai eta Chicagoko Unibertsitateko Ekialdeko Institutuarentzat, esate baterako: Abidos eta Amarna.[5]

1939an Ingalaterrara itzuli ziren. Norman 1941ean hil zen eta Nina 1965an.[5]

Lanen bildumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Norman and Nina de Garis Davis, Tomb of Nakht, copy of a 15th-century BC Picture, January 1907

Metropolitan Museum of Art museoak de Garis Daviesen 423 lan ditu bere bilduman guztira.[6] Haien artean aipagarrienak honako hauek dira:


British Museumak ere badaitu Nina de Garis Daviesen 22 margolan, 1936an museoari Alan Gardinerrek emandakoak.[7] Haien artean:

Argitalpen hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Egypt Exploration Fund (Egipto); Nina Macpherson Davies; Norman de Garis Davies, Alan Henderson Gardiner (1915). The Theban Tombs Series. Norman de Garis Davies eta Alan H. Gardiner (ed.).
  • Nina de Garis Davies; Sir Alan H. Gardiner (1923). Facsimiles of Theban Wall-paintings by Nina de Garis Davies Lent by Alan H. Gardiner. Victoria and Albert Museum.
  • Norman de Garis Davies (1901). The Rock Tombs of Sheikh Saïd. Sold at the Offices of the Egypt Exploration Fund.
  • Norman de Garis Davies; Walter Ewing Crum; George Albert Boulenger (1902). The Rock Tombs of Deir El Gebrâwi: Tomb of the Aba and smaller tombs of the southern group. Sold at the offices of the Egypt exploration fund.
  • Norman de GarisDavies; Seymour de Ricci; Geoffrey Thorndike Martin (1906). The Rock Tombs of El-A̕marna: The tomb of Meyra. Sold at the Offices of the Egypt Exploration Fund.
  • Norman de Garis Davies; Seymour de Ricci (1908). The Rock Tombs of El Amarna: Smaller tombs and boundary stelae.
  • Norman de Garis Davies; Seymour de Ricci; Geoffrey Thorndike Martin (1908). The Rock Tombs of El-A̕marna: The tomb of Meyra. Sold at the Offices of the Egypt Exploration Fund.
  • Norman de Garis Davies (1911). Graphic Work of the Egyptian Expedition. The Metropolitan Museum of Art.
  • Norman de Garis Davies; Metropolitan Museum of Art (New York, N.Y.) (1911). The Rock-cut Tombs of Shiekh Abd El Qurneh, at Thebes. The Metropolitan Museum of Art.
  • Norman de Garis Davies (1913). Five Theban Tombs: (being Those of Mentuherkhepeshef, User, Daga, Nehemawäy and Tati). Londres: K. Paul, Trench, Trübner.
  • Norman de Garis Davies (1917). The tomb of Nakht at Thebes. New York: The Metropolitan Museum of Art.
  • Norman de Garis Davies; Metropolitan Museum of Art (New York, N.Y.). Egyptian Expedition (1933). The tomb of Nefer-hotep at Thebes. Arno Press.
  • Norman de Garis Davies (1920). An Alabaster Sistrum Dedicated by King Teta. Egypt Exploration Society.
  • Norman de Garis Davies; Alan Henderson Gardiner (1920). The Tomb of Antefoker, Visier of Sesostris I, and of His Wife, Senet. Allen & Unwin, under the auspices of the Egypt Exploration Society.
  • Metropolitan Museum of Art (New York, N.Y.). Egyptian Expedition; Norman de Garis Davies (1918). The Egyptian Expedition, 1916-17. The Museum.
  • Metropolitan Museum of Art (New York, N.Y.). Egyptian Expedition; Ambrose Lansing; Norman de Garis Davies, Hugh Gerard Evelyn-White (1920). The Egyptian Expedition, 1916-1919. The Museum.
  • Metropolitan Museum of Art (New York, N.Y.); Albert Frisch; Emery Walker, Nina De Garis Davies, Norman de Garis Davies (1925). Egyptian Wall Paintings from Copies by Norman de Garis Davies, Nina de Garis Davies and H.R. Hopgood. The Metropolitan Museum of Art.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Strudwick, Nigel. Nina M. Davies (1881–1965). Brown University.
  2. a b c d e f g Wilkinson, Charles Kyrle. (1983). Egyptian Wall Paintings: The Metropolitan Museum of Art's Collection of Facsimiles. New York: Metropolitan Museum of Art., 14-15 or. ISBN 978-0-87099-325-1..
  3. Strudwick, Nigel. (2004). «Nina M. Davies: A Biographical Sketch» The Journal of Egyptian Archaeology 90: 193–210...
  4. a b c d e Thebes: The Graphic Section: Facsimiles of Egyptian Wall Paintings. In Metropolitan Museum. (Noiz kontsultatua: 2015-03-07).
  5. a b Strudwick, NIgel. (2012-03-15). Hitzaldia: "Capturing Ancient Egyptian Art: Norman and Nina de Garis Davies". In The American Research Center in Egypt (2017-11-18an artxibatua). .
  6. de Garis Davies. In Metropolitan Museum of Art bildumetan. .
  7. Ancient Egyptian Paintings: Selected, Copied, and Described by Nina M. Davies with the Editorial Assistance of Alan H. Gardiner. The University of Chicago Press, 7-8 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The rock tombs of El Amarna (1903) [1]
  • The rock tombs of Deir el Gebrâwi (1902) [2]