MyNetwork TV
MyNetwork TV | |
---|---|
Datuak | |
Mota | telebista-kanala eta telebista-katea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Fox Television Stations |
Historia | |
Sorrera | 2006 |
webgune ofiziala |
MyNetworkTV (batzuetan My Network TV idatzia, eta ez ofizialki MyNet, MyTV, MNT edo MNTV gisa laburtua) Fox Corporation-en jabetzako telebista kate estatubatuarra da. AEBetako sei handienetatik audientzia txikiena duen sarea da.
Katea 2006ko irailaren 5ean hasi zen lanean, herrialdearen ehuneko 96a hartzen zuen afiliatuen multzo batekin, [1] gehienak WB eta UPNko afiliatu ohiak zirelarik. Bere ordutegi nagusiko programazioa ordubeteko telenolez osatuta zegoen, Desire eta Fashion House izan ziren emititzen lehenak. Programa horiek astean bost egunetan emititzen ziren 13 astez.
Formatu horrekin ikusleak erakarri ez ondoren, sareak bere programazioa berritu zuen 2007an gazteak erakartzeko, [2] filmekin eta arte martzialen ikuskizun mistoekin telenobelak astean egun bakarrera murriztu zituzten. MyNetworkTV-k ez du jatorrizko programaziorik ekoitzi 2010az geroztik. [3]
MyNetworkTV FOX-en ahizpa kate bat da, baina bereizita funtzionatzen du. Roger Ailesek sarea gainbegiratzen du Fox Television Stationen (FTS) buru gisa. Greg Meidel, kateko presidenteak, eguneroko eragiketak gainbegiratzen ditu Jack Abernethy, Dennis Swanson eta Bob Cook FOXeko zuzendariekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sex doesn't sell - Sep. 20, 2006
- ↑ My Network TV tries, tries again, Yahoo!, 16 de marzo, 2007
- ↑ Low-rated MyNetTV revamps lineup, Yahoo!, 9 de marzo, 2007