Edukira joan

Musulman barrutia (Jerusalem)

Koordenatuak: 31°46′51″N 35°13′57″E / 31.7808°N 35.2325°E / 31.7808; 35.2325
Wikipedia, Entziklopedia askea
Musulman barrutia
neighborhood of Jerusalem (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Palestina
Mendeko lurraldeZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJerusalemgo Gobernazioa
HiriaJerusalem
Geografia
Koordenatuak31°46′51″N 35°13′57″E / 31.7808°N 35.2325°E / 31.7808; 35.2325
Map
Demografia

Musulman barrutia, arabieraz: حارة المسلمين, Ḥāraṫ al-Muslimīn, hebreeraz: הרובע המוסלמי, Ha-Rovah ha-Muslemi, Jerusalemgo Hiri Zaharreko lau barruti historikoetako bat da eta Hiri Zaharraren ipar-ekialdeko izkinan dago. Usadioz, izena musulmanen bizilekua izateagatik du.

31 hektarea ditu eta 22.000 biztanle. Bertako merkatuak ikusgarriak dira eta, halaber, monumentu asko biltzen dira inguru horretan.

Gainontzeko hiru barrutiak Judu barrutia, Kristau barrutia eta Armeniar barrutia dira.

Auzoaren kale asko merkatu irekiak dira (soukak), beti animatuak eta kolorez betea. Bat aipatzeagatik "el-wad" (Harana) kalekoa dugu: Damasko atean hasten da eta Tyropoeon haranaren ibilbide historikoa jarraitzen du. Merkatua Jerusalemgo harresietatik kanpo ere zabaltzen da.

Auzoan sartzeko hiru atari daude: aipatutako Damaskoa, Herodesen atea eta Lehoien atea.

Monumentu nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta musulmanen ingurua izan juduentzako eta kristauentzako monumentu garrantzitsuak daude. Musulmanentzako garrantzitsuak diren beste monumentual, aldiz, auzo honetatik kanpo daude, esaterako Arrokaren Kupula eta Al Aksa meskita, Meskiten Zelaigunean alegia.

  • Juduen monumentuak
    • Kotel Hakatan edo Erosten harresi Txikia. "Burnizko Atea"ren ezkerrean dago. Sarritan muturreko juduak egoten dira bertan eta, ondorioz, poliziaren presentzai nabarmenda da.
    • Kotelen tunela. Tunel horren irteera iparraldean dago, Omariya eskolan. Irteera horren irekiera 1996an liskar gogorrak eta hildako asko eragin zituen.
    • Zedekiasen haitzuloa, Damaskoko atetetik gertu.
    • Yeshiva batzuk ere badira: Ateret Cohanim, Chazon Yechezkel.

2007an Israelgo Gobernuak The Flowers Gate proiektua diruaz laguntzen hasi zen. Hau izan da 1967tik juduen Auzo Musulmaneko lehen finkatzea. Proiektuaren arabera 20 etxebizitza eta sinagoga bat eraiki dira.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://www.washingtonpost.com/wp-dyn/content/article/2007/02/10/AR2007021001571.html Jewish Inroads in Muslim Quarter. Scott Wilson, The Washington Post, 2007/02/11.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]