Murtziako Erresuma
Murtziako Erresuma Reino de Murcia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1258 – 1833 | |||||||
Gaztelako koroako erresuma | |||||||
| |||||||
1590. urte inguruko kokapena | |||||||
Geografia | |||||||
Kultura | |||||||
Erlijioa | Kristautasuna | ||||||
Historia | |||||||
|
Murtziako Erresuma (gaztelaniaz: Reino de Murcia) Iberiar penintsulan izandako entitate bat izan zen, Gaztelako koroapean zegoena.
XIII. mendeko errekonkistatik 1833ko Espainiaren banaketa administratiboraino iraun zuen. Egungo Murtziako Eskualdeaz gain, Albaceteko probintziaren hego-ekialdea, Alacanteko Villena eta Sax eta Jaéngo probintziako zenbait herri barnean zituen.
Gaztelako koroak 1243ko Alcarazko itunaren bidez protektoratu bilakatu zuen. Bertokoak (gehienak musulmanak zirela), 1264an matxinatu ziren eta Gaztelak eskualde berreskuratzeko Aragoiko koroaren laguntza eskatu zuen. Aragoiarrek hurrengo bi urteetan erresuma osoa konkistatu eta Jakue I.a Aragoikoak 10.000 lagunez birpopulatu zuen. Aragoiarrek Murtzia Gaztelari itzuli eta eskualdea gaztelar askoz ere birpopulatu zen. 1296an aragoiarrek berriro inbaditu zuten erresuma eta 1304an Torrellasko ituna sinatu zuten arte zirauten. Torrellasko itunaren bitartez, Murtzia gaztelarren eskuetan eta Valentziako Erresumak Segura Beherea, Alacantí eta Vinalopó osoa bereganatu zituen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |