Moshe Dayan
Moshe Dayan (hebreeraz: משה דיין; Degania, Otomandar Inperioa, 1915eko maiatzaren 20a– Tel Aviv, Israel, 1981eko urriaren 16a) israeldar jenerala eta politikaria izan zen. Israelek konkistatu zituen lurralde arabiarrak Israelgo estatuak anexionatzearen aldekoa zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]II. Mundu Gerraren garaian Haganah erakundeko kidea zen, eta Vichyko gobernuko armada frantsesaren aurka borrokatu zen Sirian, 1941ean.
Israelen independentziaren unean eta estatu arabiarrekin piztutako gerran koronel izendatu zuten (1948) eta Siriako borrokan jardun zuen. Jerusalemgo eskualdean ere borrokatu zen arabiarren eta israeldarren arteko lehenengo liskarretan. 1953an jeneral eta estatuburu hautatu zuten. Israelgo oste militarrak berriz eratu ondoren, Sinaiko kanpainari ekin zion Egiptoren aurka (1956). 1965ean Ben Gurionek sorturiko Rafi alderdiari lotu zitzaion eta Nekazaritzako ministro izendatu zuten.
Levi Eshkolek osaturiko gobernuak Defentsa ministroa izendatu zuen sei eguneko gerraren bezperan (1967). Dayan izan zen, Rabin jeneralarekin batera, israeldarren garaipenaren zuzendaria. Gerra haren ondorioz besteak beste Gazako zerrenda okupatu zuen Israelek, eta han urte hartan bertan aurkitu zituzten Deir al-Balahko sarkofagoen altxorra, zeina arpilaketaren ondoren, Dayanen jabetza izatera igaro zen.[1] Pieza horiek eta bilduma pertsonal handi bateko beste hainbat objektu Israelgo Museora iritsi ziren dohaintzan Dayan hil ondoren.[2]
Menahem Begin lehen ministro Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuen (1977-1979).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Beit-Arieh, Itzhaq. (1985-03). «Further Burials from the Deir el-Balah Cemetery» Tel Aviv 12 (1): 43–53. doi: . ISSN 0334-4355. (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ (Ingelesez) The Israel Museum, Jerusalem. «Anthropoid sarcophagi - Cemetery at Deir el-Balah» www.imj.org.il (IMJ) (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |