Morsø
Itxura
Morsø | |
---|---|
| |
Geografia | |
Kokapena | Limfjord |
Azalera | 368 km2 |
Politika | |
Herrialdea | Danimarka |
Eskualdea | Ipar Jutlandia |
Hiri populatuena | Nykøbing Mors |
Hiri populatuenaren biztanleria | 9.198 bizt. |
Gizartea | |
Biztanleria | 21.800 |
Dentsitatea | 58.2 bizt./km² |
Morsø edo Mors Danimarkako Iparraldeko Jutlandiako eskualdean dagoen uhartea da, bai eta izen bereko udalerria ere. Limfjord barnean kokaturiko uhartea da eta herri nagusia Nykøbing Mors da.
Geologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diatomita jalkinez osaturiko uhartea da, bertako hizkuntzan moler esaten zaiona. Moler museoa dago bertan, uhartearen historia geologikoa, daniarren bilakaera eta fosil ugari dauzka erakusgai.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nykøbing Mors da udalerriko eta uharteko hiriburua. 1299an jaso zuen hiri titulua eta gaur egun 9.198 (2011) biztanle ditu.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi zubi handik elkartzen dute Vendsyssel-Thy uhartea eta Jutlandia penintsularekin, 382 metro luzen den Vilsundbro iparralderantz eta 1717 metrotako luzera duen Sallingsund hegoalderantz. Trena eta ferry sistema ere baditu.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jesperhus lorategiak: Milioi bat landare espezietik gora ditu. Hauetaz gain tximeleta biltegia, akuariuma, hegaztitegia eta terrarioa ere baditu.
- Moler museoa: Fosil bilduma itzela dauka.
- Hanklit: 30 metroko garaiera duen itsaslabarra.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Turismo bulegoaren webgunea