Edukira joan

Maurice Blanchot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice Blanchot

Journal des débats (en) Itzuli erredaktoreburu

1942 - 1944ko iraila
Bizitza
JaiotzaFrantzia1907ko irailaren 22a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaParis2003ko otsailaren 20a (95 urte)
Hobiratze lekuaLe Mesnil-Saint-Denis
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Strasbourg (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, kazetaria, literatura-kritikaria eta literary theorist (en) Itzuli
KidetzaLinzeen Akademia
comité de lecture des éditions Gallimard (en) Itzuli
La jeune France (en) Itzuli

Discogs: 5074354 Edit the value on Wikidata

Maurice Blanchot (Devrouze, 1907ko irailaren 22a - Le Mesnil-Saint-Denis, 2003ko otsailaren 20a) frantziar idazle, filosofo eta literatura-teorikoa izan zen. Filosofo postestrukturalistengan eragin handia izan zuen, hala nola Gilles Deleuze, Michel Foucault, Jacques Derrida eta Jean-Luc Nancy.

Filosofia ikasi zuen Estrasburgoko Unibertsitatean, non Emmanuel Levinasen lagun egin zen. 1932tik 1940ra Journal des debats egunkari kontserbadoreko editorea izan zen. Aldizkari erradikal nazionalista eta antialemanetan ere idatzi zuen.

1940ko abenduan Georges Bataille ezagutu zuen. Nazien okupazioan Parisen lan egin zuen Journal des debats egunkarian kolaboratuz. Frantziako Erresistentzian parte hartu zuen, eta Robert Brasillach eleberrigile faxista eta antisemitaren kritikari sutsua izan zen.

Gerra ostean, eleberrian eta literatur kritikan aritu zen. 1953tik 1968ra Nouvelle Revue Française aldizkarian idatzi zuen. Politikoki ezkerrean kokatu zen eta Aljeriako Independentzia Gerraren aurkako "121eko Manifestua"ren sinatzaileetako bat izan zen. 1968ko maiatzean ikasleen protestak babestu zituen.

Hogeita hamar lan baino gehiago idatzi zituen, fikziozkoak, literatur kritikakoak eta filosofiakoak. Bere lana paradoxan eta ezintasunean oinarritu zen. Hizkuntza literarioa anti-errealistatzat hartu zuen eta heriotza neutroa deitu zuen esperientziatzat hartu zuen.

Lan nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Thomas l'Obscur, 1941
  • Aminadab, 1942
  • L'Arrêt de mort, 1948
  • Le Très-Haut, 1949
  • "Le Dernier homme", 1957
  • Le Pas au-delà, 1973
  • La Folie du jour, 1973
  • L'Instant de ma mort, 1994

Teoria eta filosofia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Faux Pas, 1943
  • La Part du feu, 1949
  • Lautréamont et Sade, 1949
  • L'Espace littéraire, 1955
  • Le Livre à venir, 1959
  • L'Entretien infini, 1969
  • L'Amitié, 1971
  • L'Ecriture du désastre, 1980
  • La Communauté inavouable, 1983
  • Une voix venue d'ailleurs, 2002

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]