Edukira joan

Marneko guduak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziar soldaduak erreten batean gerizatuak, Marneko lehen guduan (1914)

Marneko guduak[1], Lehen Mundu Gerran, Marne ibaiaren ondoan, Alemaniaren eta armada aliatuen artean gertatutako bi gudu izan ziren: Marneko lehen gudua eta Marneko bigarren gudua .

Lehenean, 1914ko irailaren 6tik 12ra, frantziar armadak, Michel-Joseph Maunoury jeneralaren agindupean, Alexander von Kluck jeneralaren agindupean zegoen alemaniarren armadari eraso zion, eta alemaniarrek ihes egin behar izan zuten.

Bigarrenean, 1918ko maiatzaren 27tik ekainaren 1era frantziarrek irabazi zuten Erich Ludendorffen armada alemaniarren kontra. 1918ko ekainaren 2tik 7ra, berriz, Marne ibaian aurrera zihoan alemaniar armadak frantziarren erasoa izan zuen. Uztailaren 15ean, Ludendorff jeneralak eraso egin zuen berriro ere. Aliatuen erantzuna oso gogorra izan zen, eta hantxe hasi zen Alemaniaren gainbehera eta gerraren bukaera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]