Edukira joan

Majda Šilc

Wikipedia, Entziklopedia askea
Majda Šilc

Bizitza
JaiotzaKržeti (en) Itzuli1923ko martxoaren 17a
Herrialdea Jugoslaviako Erresuma
HeriotzaKoroška vas (en) Itzuli1944ko uztailaren 14a (21 urte)
Hobiratze lekuaTomb of National Heroes (en) Itzuli
Ljubljana
Jarduerak
Jarduerakpartisanoa
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Majda ŠilcKržeti, Sodražica udalerria, Jugoslaviako Erresuma (egun, Esloveniako Errepublika); 1923ko martxoaren 17-Novo Mesto, Ljubljanako Probintzia, Italiako Erresuma (egun, Esloveniako Errepublika); 1944ko uztailaren14- esloveniar eta jugoslaviar idazle-poeta eta partisano bat izan zen. Bere borrokagatik Jugoslaviako Herriaren Heroiaren titulua irabazi zuen.

Guda baino lehen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Majda Šilc Sodražica udalerriko Kržeti herrian jaio zen 1923an. Lehen Hezkuntza Gora eta Sodražica herrietan ikasi zuen eta gero Ljubljanara joan zen bere ikasketak jarraitzera. Lan-hezkuntza bukatu zuenean Tičar deitutako papergintza-enpresan topatu zuen lana[1][2].

Majda Šilcek 1941an egin zuen bat erresistentzia partisanoarekin, lehen lana partisanoen inprimategi ilegaletara papera eramatea zen.

1942ko udaberrian Jugoslaviako Gazteria Komunistarekin egin zuen bat. Urte horretako udan bere hurbileko bat atxilotu zuten okupatzaileek, eta bere izena bota zuenez gero, Šilcek alde egin behar izan zuen. Beraz, mendira egin zuen eta Dolomitetako Destakamendu Partisanoaren parte izan zen, lehen momentuan erizain bezala lan egin zuelarik[1][2].

1942ko urrian Dolomitetako Destakamendu partisanoa zatitu egin zen, eta parte batek, Majda Šilcek barne, Hirugarren Batailoi gisa, Esloveniako Bigarren Brigadarekin bat egin zuen. Brigada horren barruan Šilc Gazteria Komunistaren ordezkari eta idazkari izan zen. 1943ko udan, gainera, Jugoslaviako Alderdi Komunistaren kide bezala onartu zuten Šilc[1][2].

1943ko azaroan Esloveniako Bigarren Brigadak Kroaziara egin zuen, Gorski Kotar barrutian borrokatuz. Kroazian egon zen brigada hori 1944ko otsaila arte, une horretan Esloveniara itzuli eta ​​Kočevski Rog inguruko batailan parte hartu zutelarik[1][2].

1944ko apirilean Majda Šilc partisanoen erdigune zen Drvar hirira, Bosniara joan zen, Jugoslaviako Gazteria Antifaxistaren Liga Batuaren (partisanoen gazteriaren fronte zabala, Gazteria Komunista baino masazkoagoa zen erekundea) Bigarren Kongresuan parte hartzera. 1944ko ekainean itzuli zen Esloveniara[1][2].

1944ko uztailaren 14an, Novo Mesto herrian, alemaniarren eta esloveniar kolaborazionisten aurkako bataila batean hil zen[1][2].

1945ko ekainaren 19an Jugoslaviako Herriaren Heroiaren saria eman zioten, Herriaren Heroi izendatua izatea lortzen zuen lehen esloveniarra izanik[3]. 1946ko maiatzaren 18an Batasunaren eta Anaitasunaren Lehen Klaseko Ordena eman zioten[4].

Novo Mesto hirian kale batek bere izena darama.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Serbokroazieraz) BIJELIĆ, Krste. (1980). Heroine Jugoslavije (Jugoslaviako Emakumezko Heroiak). Zagreb: Spektar.
  2. a b c d e f (Serbokroazieraz) ASKOREN ARTEAN. (1982). Народни хероји Југославије (Jugoslaviako Herriaren Heroiak). 2 Belgrad: Народна књига (Herriaren Liburua).
  3. (Mazedonieraz) «"ОДЛКОВАНИА ПРЕЗИДИУМ на Антифашисткото векје на народното ослободуење на Југославија (Jugoslaviako Nazio-Askapenerako Kontseilu Antifaxistaren lehendakaritzaren Adierazpena"» СЛУЖБЕН ЛИСТ НА ДЕМОКРАТСКА ФЕДЕРАТИВНА ЈУГОСЛАВИА (Jugoslavia Demokratiko Federalaren Kazeta Ofiziala) 58: 539. 1945-VIII-10.
  4. (Mazedonieraz) «"ОДЛИКОВАНА ПРЕЗИДИУМОТ иа Народната скупштина на Федеративна Народна Република Југославија (Jugoslaviako Herri-Errepublika Federalaren Asanblada Nazionalaren lehendakaritzaren Adierazpena)"» СЛУЖБЕН ЛИСТ НА ФЕДЕРАТИВНАТА НАРОДНАТА РЕПУБЛИКА ЈУГОСЛАВИЈА (Jugoslaviako Herri-Errepublika Federalaren Kazeta Ofiziala) 89: 1121. 1946-XI-5.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]