Madalena baseliza (Oñati)
Madalena baseliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Oñati |
Koordenatuak | 43°03′10″N 2°25′59″W / 43.05282°N 2.43305°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XV. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001543 |
83 | |
Madalena baseliza edo Maala baseliza Gipuzkoako Debagoiena eskualdeko Oñati udalerriko dagoen baseliza bat da. Santxolopetegi auzoan eta Fagor lantegien alboan dago. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zumaldek dioenez, baseliza honi buruzko lehen aipamena 1442koa da. Aintzinako garai haren lekuko gisa edo, Madalenaren taila gotiko bat dago, gaur egun gurutzaduraren besoetako batean erakusgai dagoena.
1551-1553 artean San Frantzisko Borjakoa Oñatin bizi izan zen garaian eskualdeko bizi izpiritualaren bilgunea bilakatu zen.
1740ean erortzear zegoenez, berreraikitze lan handiak egin izan zitzaizkion, eta orduan baselizak gaur egungo itxura barrokoa jaso zuen. 1759an Juan Olaldek bertarako erretaula berria egin zedin dohaintza eman zuen. Hala, Juan Bautista Jauregik lana hasi zuen, hurrengo urtean amaituz. 1843an ere konponketa lanak egin zitzaizkion.
Azkenik, 1951ean, auzotarrek elkarlanean baselizaren egoera hobetzeko mantzentze eta konpontze lanak burutu zituzten.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latindar gurutze oinplanoa duen landa baseliza txiki hau, lunetoz hornituriko kanoi-gangez estalirik dago. Baselizaren oinetako sarbidea portada dinteldun barroko bat da, portada honen gainetik bao bakarreko kanpandorrea gailentzen da. Harrizko fuste zilindrikoak alboko portikoan eta zurezko egitura estalduran harrizko euskarriak ditu.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |