Mélina Mercouri
Melina Mercouri (grezieraz: Μελίνα Μερκούρη; Maria Amalia Mercouri, Μαρία Αμαλία Μερκούρη jaioa; 1920ko urriaren 18a, Atenas – New York, 1994ko martxoaren 6a, New York) Greziako antzezlea izan zen. Greziako antzerki klasikoan hezi zen, eta Parisa jo zuen gero. Cacoyannisen Stella (1952) filmak eman zion ospea. Jules Dassinen Celui qui doit mourir (1956, Hil behar duena) filmean jokatu zuen paperak bere dohainak erakutsi zituen, zuzendari berdinaren Topkapi (1964) filmean Peter Ustinov, Maximilian Schell eta Robert Morley aktoreekin batera antzeztu zuen. Koronelen diktaduraren aurka jokatu zuen atzerrian. Grezian demokrazia berriz ezarri zenean, diputatu hautatu zuten, eta Kulturako ministro izan zen Papandreuren gobernuan (1981). Melina Merkoúri 1994an hil zen New Yorkeko ospitale batean, biriketako minbiziaren ondorioz. Merkoúri erretzaile porrokatua izan zen eta hil zenean, ehunka herritar greziarrek haren zigarroen marka gogokoenaren kajetillak jarri zituzten omenaldi gisa. Hilkutxa Atenasera eraman zuten, non Estatu hileta-elizkizuna jaso zuen. Dolu nazionaleko aste oso bat ezarri zen bere oroimenean. Gaur egun Melina Mercouri Fundazioak antzinako greziar monumentuak zaintzeaz arduratzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mélina Mercouri |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.