Måns Zelmerlöw
Måns Zelmerlöw | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Måns Petter Albert Sahlén Zelmerlöw |
Jaiotza | Lund Cathedral parish (en) , 1986ko ekainaren 13a (38 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Familia | |
Ama | Birgitta Sahlén |
Ezkontidea(k) | Ciara Janson (en) (2019 - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lars-Erik Larsson-gymnasiet (en) |
Hizkuntzak | suediera katalana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, telebista aurkezlea eta aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Warner Music Group |
manszelmerlow.se eta mzw.se | |
|
Måns Petter Albert Sahlén Zelmerlöw (Lund, 1986ko ekainaren 13a), Måns Zelmerlöw soilik bezala ezagunagoa, suediar pop abeslaria eta telebista aurkezlea da. Idol 2005 talentu lehiaketan partaide izan zen, bosgarren postuan sailkatu zelarik, eta Let's Dance dantza lehiaketaren lehen denboraldia irabazi zuen. 2007an arrakasta komertziala izan zuen "Cara mia" abestiarekin; hau bere hautagaitza izan zen urte horretako Melodifestivalen lehiaketan. Zelmerlöw Allsång på Skansen musika saioaren aurkezlea izan zen 2011tik 2013ra. Melodifestivalenen 2007an eta 2009an lehiatu, eta 2015ean irabazi egin zuen "Heroes" abestiarekin. Ondorioz Suedia ordezkatu zuen 2015eko Eurovision Abesti Lehiaketan, eta hau ere irabazi zuen. Stockholmen egindako 2016ko Eurovision Abesti Lehiaketaren aurkezle izan zen, Petra Mederekin batera.
Diskografia (Albumak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stand by For... (2007)
- MZW (2009)
- Christmas with Friends (2010)
- Kära vinter (2011)
- Barcelona Sessions (2014)
- Perfectly Damaged (2015)
- Chameleon (2016)
- Time (2019)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Måns Zelmerlöw |
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |