Edukira joan

Liliaceae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liliaceae
58 Ma-0 Ma

Paleogeno Goiztiar - egun
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLiliales
Familia Liliaceae
Azpibanaketa

Liliaceae, Liliopsida klaseko loredun landarez osatutako familia.

Landare belarkara, hostoiraunkor eta urterokoak dira. Errizoma eta erraboilak dituzte. Mota askotako hostoak daude familia honetan, baita braktea txikiak ere. Infloreszentziak luku-erakoak edo ginbaildunak izan daitezke. Loreak handi eta ikusgarriak izan ohi dira, izar-itxurakoak eta hermafroditak. Sei tepalo askez osatutako perigonioa dute, sarritan kolore bizikoak eta orbandunak. Fruitua kapsula edo baia izan daiteke.

Hainbat ingurune kolonizatzeko gauza izan dira liliazeoak. Nolanahi ere, belardietan eta oihanetako leku zabal eta irekietan hazten dira gehienak, itsas-mailatik hasi eta mendi garaietaraino. Basoetako itzaletara egokitu dira zenbait espezie, itzaletako zainzuriak, adibidez.

Zenbait liliazeo-espezie basa jateko erabili dira, esate baterako, baratxuriak (Allium generoko espezieak) eta zainzuriak (Asparagus officinalis). Beste zenbait espezie jateko landatzen dira, hala nola baratxuria, tipula eta porrua.

Espezie ugari landatzen dira landare apaingarri gisa saltzeko. Nabarmentzekoak dira lirioak, hiazintoak, tulipak, azpelarrak, xingolak eta agapantoak.

Frogatu da talde parafiletikoa dela, eta, beraz, tradizionalki liliazeoen familiakoak ziren genero eta espezie askori aldatu zaie sailkapena. Gaur egungo sailkapenaren arabera, liliazeoen familiak hamasei genero eta 635 espezie ditu.

Hauek dira generoak:

Espezie gehien dituzten generoak hauek dira:

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» (PDF) Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]