Leonardo Rucabado
Itxura
Leonardo Rucabado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Castro Urdiales, 1875eko otsailaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Castro Urdiales, 1918ko azaroaren 11 (43 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Leonardo Rucabado Gómez (Castro Urdiales, 1875eko otsailaren 25a - ibidem, 1918ko azaroaren 11) kantabriar arkitektoa izan zen. Lehen ikasketak Bilbon amaitu ondoren, Bartzelonara joan zen Arkitektura eta Ingeniaritza Industrialak egitera. 1900. urtean itzuli zen Bilbora, eta Severino Atxukarro arkitektoaren zuzendaritzapean hasi zen lanean. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako akademiakide izendatu zuten, 1912. urtean. Harenak dira Indautxun, Zornotzan, Portugaleten, Negurin eta Kantabriako hainbat hiritan eginiko etxe eta jauregiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.