Leonardo Bruni
Leonardo Bruni edo Leonardo Aretino (Arezzo, 1370eko otsailaren 1a - Florentzia, 1444ko martxoaren 9a) italiar politikari, historialari eta humanista izan zen.
Coluccio Salutati buruzagi politiko eta kulturalaren ikasle izan zen, eta Florentziako kantziler karguan jarraitu zion. Harengandik ikasi zituen gizalegezko humanismoaren ideiak. 1405etik 1414ra lau aita santuren idazkari apostolikoa izan zen.
Lehen historialari modernoa deitu izan zaio. Historia hiru etapatan banatzen lehena izan zen: Antzinatasuna, Erdi Aroa eta Aro Modernoa. Bere lanik ezagunena Historiarum Florentini populi libri XII da (Florentziako herriaren historia, 12 liburu). Zizeron, Dante eta Petrarcaren biografiak ere idatzi zituen. Historia eta filosofiako lan asko ere itzuli zituen grekotik latinera. Aristotelesen lanen itzulpenak asko zabaldu ziren.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leonardo Bruni, Laudatio florentine urbis 1403-1404 Florentziaren goraipamena.
- Leonardo Bruni, Diaologi ad Petrum Paulum Histrum, 1401 Florentzia literarioaren goraipamena (Dante, Petrarca, Boccaccio)
- Leonardo Bruni, Vita Ciceronis o Cicero novus, 1415
- Aristoteles, Ethica nicomachaea (grekoaren itzulpena), 1416-17
- Leonardo Bruni, Oratio in hypocritas, 1417
- Leonardo Bruni, De primo bello punico
- Pseudo-Aristotele, Libri oeconomici (grekoaren itzulpena), 1420-21
- Leonardo Bruni, Commentarius de bello punico, 1421 (Polibioren lanaren egokitzapena)
- Leonardo Bruni, De militia, 1421
- Leonardo Bruni, Commentarius rerum graecarum
- Leonardo Bruni, De interpretatione recta, c. 1420.
- Aristoteles, Politica (grekoaren itzulpena)
- Leonardo Bruni, Commentarius rerum suo tempore gestarum, 1475
- Leonardo Bruni, De bello italico adversus Gothos, 1442
- Leonardo Bruni, Historiae Florentini populi , 1415-1444