Laura Kenny
Laura Rebecca Kenny, Laura Rebecca Trott bezela jaoita, (Harlow, Erresuma Batua, 1992ko apirilaren 24ean). Txirrindularitzan, pista-modalitateetan lehiatzen duen kirolari britainiarra da, eta talde modalitatean , omnium modalitatean eta ibilbideko modalitatetan aditua da. Historiako txirrindulari arrakastatsuenetako bat da: lau aldiz txapeldun olinpikoa, zazpi aldiz munduko txapelduna eta hamalau aldiz Europako txapelduna izan da.[n 1]
Udako hiru Joko Olinpikotan parte hartu zuen, eta guztira sei domina lortu zituen. Urrezko bi Londresen 2012an (omnium eta taldekako jazarpenean probetan), urrezko bi Rio de Janeiron 2016ean (omniumean eta taldekako jazarpenean probetan) eta azkenik bi Tokio 2020en, urrea (madisonen proban) eta zilarra (taldekako jazarpenean proban). [1]
Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan 15 domina irabazi zituen 2011 eta 2020 bitartean, eta 18 domina irabazi zituen Pistako Txirrindularitzako Europako Txapelketan 2010 eta 2020 bitartean.[1]
Britainiar Inperioko (OBE) Ordenako ofizial izendatu zuten 2012an, bere kirol-arrakastengatik, eta Europako Batasuneko «Hall of Fame»-ko txirrindularitzako kidea ere bada.[2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zesarea-denbora baino hilabete bat lehenago jaio zen Harlowen Essex, 1992ko apirilean. Birika kolapsatu batekin jaio zen eta medikuek bizitza hilabete batzuk besterik ez zioten eman. Cheshunt-en hazi zen, Hertfordshiren, eta Turnford eskolara joan zen. Medikuek Laura kirola egitera gomendatu zieten Lauraren gurasoei, arnasketa erregulatzen lagungarria izango zelako. Hori dela eta, txirrindularitzan hasi zen lanean, eta British Cycling programen laguntzari esker egin zuen aurrera, Emmarekin batera bere ahizpa, txirrindulari profesional ohia.[4]
2016eko Irailean Jason Kenny txirrindulariarekin ezkondu zen. Olinpiar txapelduna da Kenny, eta bere abizena hartu du Laurak, horregatik gaur egun Laura Rebecca Kenny izen abizenak ditu.[5]
Kirol-ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trott munduko txapeldun hirukoitza eta Europako txapeldun hirukoitza da taldekako jazarpenean, 2014ko Munduko Txapelketan eta 2015eko Europako Txapelketan urrea irabazi ondoren. Omniumen, Europakoak bi aldiz irabazi zuen munduko txapelketa eta lau aldiz irabazi zuen Europako titulua. Ibis Cycles taldearekin bat egin zuen 2012ko errepide-denboraldirako.
Londreseko 2012ko Joko Olinpikoetan, Trottek urrezko domina irabazi zuen taldekako jazarpen-proban (Dani King eta Joanna Rowsellekin taldea eginez), munduko errekor berria ezarriz.[6] Omniumean ere urrea irabazi zuen, eta txapeldun bikoitza bihurtu zen bere lehen joko olinpikoetan.[7]
Hurrengo joko olinpikoetan, Rio de Janeiro 2016, bere bi titulu olinpikoak defendatzea lortu zuen, eta taldekako jazarpenean (Katie Archibald, Elinor Barker eta Joanna Rowsell-Shandekin batera) eta omniumean txapeldun izan zen berriro.[8]
Nazioarteko dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joko Olinpikoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2012 | Londres (Erresuma Batua - Erresuma Batua) | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2012 | Londres (Erresuma Batua - Erresuma Batua) | 01 ! | Omniuma |
2016 | Rio de Janeiro (Brasil) | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2016 | Rio de Janeiro (Brasil) | 01 ! | Omniuma |
2020 | Tokio (Japonia) | 01 ! | Madison |
2020 | Tokio (Japonia) | 02 ! | Taldekako jazarpena |
Munduko txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2011 | Apeldoorn (Herbehereak) | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2012 | Melbourne () | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2012 | Melbourne () | 01 ! | Omniuma |
2013 | Minsk (Bielorrusia Bielorrusia) | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2013 | Minsk (Bielorrusia Bielorrusia) | 02 ! | Omniuma |
2014 | Cali (Kolonbia) | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2014 | Cali (Kolonbia) | 02 ! | Omniuma |
2015 | Saint-Quentin () | 02 ! | Taldekako jazarpena |
2015 | Saint-Quentin () | 02 ! | Omniuma |
2016 | Londres (Erresuma Batua - Erresuma Batua) | 01 ! | Scratch-a |
2016 | Londres (Erresuma Batua - Erresuma Batua) | 01 ! | Omniuma |
2016 | Londres (Erresuma Batua - Erresuma Batua) | 03 ! | Taldekako jazarpena |
2018 | Apeldoorn (Herbehereak) | 02 ! | Taldekako jazarpena |
2019 | Pruszków (Polonia) | 02 ! | Taldekako jazarpena |
2020 | Berlin (Alemania) | 02 ! | Taldekako jazarpena[n 2] |
Europako txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2010: | Pruszków (Polonia) | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2011 | Apeldoorn (Herbehereak) | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2011 | Apeldoorn (Herbehereak) | 01 ! | Omniuma |
2013 | Apeldoorn (Herbehereak) | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2013 | Apeldoorn (Herbehereak) | 01 ! | Omniuma |
2014 | BaieMahault () | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2014 | BaieMahault () | 01 ! | Omniuma |
2015 | Grenchen (Suitza) | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2015 | Grenchen (Suitza) | 01 ! | Scratch-a |
2015 | Grenchen (Suitza) | 01 ! | Omniuma |
2018 | Glasgow (Erresuma Batua - Erresuma Batua) | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2018 | Glasgow (Erresuma Batua - Erresuma Batua) | 01 ! | Ezabatzea |
2019 | Apeldoorn (Herbehereak) | 01 ! | Taldekako jazarpena[n 2] |
2019 | Apeldoorn (Herbehereak) | 02 ! | Omniuma |
2019 | Apeldoorn (Herbehereak) | 02 ! | Madison |
2020 | Plovdiv (Bulgaria Bulgaria) | 01 ! | Taldekako jazarpena |
2020 | Plovdiv (Bulgaria Bulgaria) | 02 ! | Omniuma |
2020 | Plovdiv (Bulgaria Bulgaria) | 03 ! | Madison |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Laura Kenny». the-sports.org (Ingelesez).
- ↑ «New Year Honours—United Kingdom». The London Gazette (Suplemento núm. 1), 29 de diciembre de 2012 (Ingelesez).
- ↑ «UEC HALL OF FAME». Pág. web de la UCI (Ingelesez).
- ↑ «Trott sisters look back on Commonwealth Games experience». Welwyn Hatfield Times, 21 de octubre de 2010 (Ingelesez)
- ↑ «Olympics golden couple Jason Kenny and Laura Trott marry in private». Pág. web de la BBC, 25 de septiembre de 2016 (Ingelesez).
- ↑ «Team GB win gold medal in women's team pursuit with world record time». The Independent, 4 de agosto de 2012 (Ingelesez).
- ↑ «Olympics cycling: Laura Trott wins omnium gold medal». Pág. web de BBC Sport, 7 de agosto de 2012 (Ingelesez).
- ↑ «Laura Trott y Jason Kenny, la pareja británica que ha hecho historia en el velódromo de Río». ABC, 17 de agosto de 2016.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laura Kenny - ProCyclingStats
- Fitxategia sitiodeciclismo.net -en .
- Fitxategia britishcycling.org.uk helbidean
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "n", but no corresponding <references group="n"/>
tag was found
- 1992ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Hertfordshire konderriko jendea
- Emakume kirolariak
- Erresuma Batuko txirrindulariak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako txirrindulariak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako txirrindulariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako txirrindulariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak txirrindularitzan
- Britainiar Inperioko Ordenaren Dama komendadoreak
- Pistako txirrindularitzako munduko emakume txapeldunak
- Erresuma Batuko urrezko dominadun olinpikoak
- Erreferentziatan akatsak dituzten orrialdeak
- Pages with reference errors that trigger visual diffs