Edukira joan

Labrazako harresiak

Koordenatuak: 42°34′00″N 2°25′00″W / 42.56669°N 2.41672°W / 42.56669; -2.41672
Wikipedia, Entziklopedia askea
Labrazako gaztelua» orritik birbideratua)
Labrazako harresiak
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaLabraza
Koordenatuak42°34′00″N 2°25′00″W / 42.56669°N 2.41672°W / 42.56669; -2.41672
Map
Ondarea
BICRI-51-0005116
2008an monumentuak Harresidun Hirien Zirkuluaren munduko saria jaso zuen.

Labrazako harresia eta gaztelua Oion udalerriko hiribildu harresiduna da. Oiondik gertu dago eta Nafarroarekin egiten du muga. Defentsarako erakin multzoa da, mendixka baten gainean eraikia; ekialdean defentsa-dorreak ditu, iparraldean eliza eta dorre bat, eta hego-ekialdean harresia. Harresian jendea bizi da egun, eta horregatik jaso zuen 2008an Harresidun Hirien Zirkuluaren munduko saria.[1] 1984tik Arabako kultura ondasunaren izendapena du.

Labraza arresiz inguratutako hiribildua da, gaztelu baten inguruan zegoena, gaur egun harresiaren aztarnak daude erdi aldean. Harresiak pixkanaka babeserako elementuak galduz joan da, baina hala ere oraindik badaude zenbait dorre eta hormatal. Hormaren alde bietara harearrizko pilare lodiak daude, hauek material pobreagoekin bete ziren arren. Hasierako baoetatik gaur egun dorreen saeterak eta komunikazio baoak baino ez dira kontserbatzen, horietako asko itxita daudelarik. Hegoaldeko dorrean itsatsitako matakana ere kontserbatzen da eta elementurik interesgarriena da. Beste dorreetatik oso nabaritua dago, besteengandik oso urrun dagoelako eta lau aldeetatik itxita dagoelako. Hiribilduko etxeak harresiaren barru aldeko hormataletara itsatsiz joan dira, eta hego zein ekialdeko aldeetan, etxeetarako sarrera harresitik edo barruko kaleetatik egin daiteke. Labraza Euskal Herrian dagoen hiribildu-gotorleku txikiena da. Harresien izaera arkaikoak, hormetan dituen Erdi Aroko aztarnekin eta itsatsitako etxeek jasan duten garapenagatik, hiribildu hau Araban muino gainean altxatutako hiribildurik esanguratsuena bihurtzen du.

1196an Antso Azkarrak hiribildu bilakatu zuen eta San Cristobal de Labraza izena jaso zuen. Haren erregealdian (1193-1234), hainbat agirien sinatzaileen artean azalduko dira Labrazako tenenteen izenpeak, jarraian aipatuko ditugunak:

  • Didago Albarez, 1206ko martxoan, Tuteran zegoela, Tafallako forua izenpetu zuen; abenduan, San Martin Unx-ekoa eta 1208ko urtarrilean, Iruñean, Aranguren, Iriberri eta Ilundaingo nekazariei emandako forua.
  • Sanchiz Garceiz, 1208ko azaroan, Burundakoei Guardiako Forua eman zitzaienean eta berriz 1211ko maiatzean, Ultzamako bailararen foruan.
  • Garcia Arceiz de Yhaniz, 1219ko apirilean, Vianako Forua izenpetzean eta hilabete berean Aguilar Kodesekoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Labrazako harresiak Aldatu lotura Wikidatan