La Spezia
La Spezia La Spezia | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Italiako eskualdeak | Liguria | ||
Probintzia | La Speziako probintzia | ||
Alkatea | Massimo Federici (en) | ||
Izen ofiziala | La Spezia | ||
Jatorrizko izena | La Spezia | ||
Posta kodea | 19121–19126 eta 19131–19137 | ||
ISTAT kodea | 011015 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 44°06′29″N 9°49′44″E / 44.10804°N 9.82888°E | ||
Azalera | 51,39 km² | ||
Altuera | 3 m | ||
Mugakideak | Follo, Lerici, Riccò del Golfo di Spezia, Arcola, Portovenere, Riomaggiore eta Vezzano Ligure | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 92.119 (2023ko urtarrilaren 1a) −1.192 (2018) | ||
Dentsitatea | 1.793 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0187 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Toulon, Bayreuth, Vallejo eta Zhuhai | ||
Katastro kodea | E463 | ||
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | ||
Matrikula | SP | ||
Hizkuntza ofiziala | italiera | ||
comune.laspezia.it eta comune.sp.it |
La Spezia (italieraz la ˈspɛttsja ahoskatua; ligurieraz: A Spèza) Italiako udalerri bat da. La Speziako probintzian kokatuta dago, Liguria eskualdean. 92.119 biztanle ditu, 51,39 kilometro koadroko azaleran banatuta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrehistoriatik populatua egon da eta erromatarren garaian Luni izeneko hiria zegoen bertan, gaur egungo Sarzana hirian dago, La Speziaren ondoan. Inozentzio IV.a Aita Santuak Nicolò Fieschi kardinalari eman zion hiria eta honek San Jurgi gaztelua eraiki zuen 1262an. 1273an Genovako Errepublikaren menpe gelditu zen eta borrokan gaztelua oso kaltetua izan zenez 1371ean berriztu eta 1607an handitu egin zuten.
1861ean Itsas Armnadaren arsenala bertan kokatu zen eta hiriak garapen nabarmena izan zuen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liguriako bigarren hiri handiena da, Genova hiriburuaren ondoren. Liguriako itsasoaren ertzean dago, La Speziako golkoan, eta Italiako portu militar eta merkataritza garrantzitsuenetakoa da, Itsas Armadaren arsenala ere bertan dago. Pisa eta Genova arteko trenbidea bertatik pasatzen da eta trenez zein itsasoz Cinque Terre eskualdearekin loturik dago.
La Speziak honako udalerri hauekin egiten du muga:
Follo
Lerici
Riccò del Golfo di Spezia
Arcola
Portovenere
Riomaggiore
Vezzano Ligure
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (La Spezia) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11 | 12 | 15 | 18 | 22 | 26 | 29 | 28 | 25 | 21 | 16 | 13 | 20 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4 | 5 | 7 | 10 | 14 | 17 | 20 | 19 | 17 | 13 | 9 | 6 | 12 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 117 | 109 | 114 | 127 | 58 | 51 | 36 | 53 | 84 | 165 | 201 | 201 | 1316 |
Iturria: Enea . |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cristo Re dei Secoli katedrala (1975).
- Santa Maria Assunta abadetxea.
- San Jurgi gaztelua.
- Cinque Terre eskualderako irteera puntua da.
- La Speziako golkoa. Hainbat herri aipagarri daude bertan; Porto Venere, Lerici...
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
La Speziaren ikuspegi orokorra.
-
San Jurgi gaztelua.
-
Garibaldi enparantza.
-
La Speziako kaia.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alessandro Petacchi (1974- ), txirrindularia