LOR (Ilargi orbitan hitzordua)
Lunar Orbit Rendezvous (LOR) (Ilargi orbitan hitzordua) NASAk Apollo programan Ilargiratzeko garatutako sistema da. Ilargira joateko hasierako ideia topaketa lurraren orbitan egitea zen. Bi kohete bidaliko ziren lurraren orbitara: bat kapsularekin eta bestea erregaiarekin. Biak lurreko orbitan elkartu behar ziren ilargira bidaiatzeko. John C. Houbolt ingeniariak topaketa ilargiaren orbitan egitea proposatu zuen.
Horretarako, kapsularekin kohete bat bidali behar zen eta jaitsiera ibilgailu bat. Kapsula ilargiko orbitan mantenduko zen eta ibilgailua bitartean jaitsiko zen. Geroago, ibilgailua aireratu egingo zen eta kapsularekin topo egingo zuen ilargiko orbitan. NASAkoek ideia hau denbora luzean, irrigarri utzi zuten. Azkenean Apolo 11 misioak arrakasta handia izan zuen ilargiko orbitan egindako topaketari esker. Dena dela, asmatzaileak inoiz ez zuen eduki merezitako ospea.