Kurumino
Kuruminoa / Liztortzarra | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Hymenoptera |
Familia | Vespidae |
Generoa | Vespa |
Espeziea | Vespa crabro Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | eguneko |
Kuruminoa edo liztortzarra (Vespa crabro) Europako liztor eusozialik handiena da, eta Amerikako Vespa generoko espezierik handiena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itxuraz eta bizitzeko eraz erlearen antzekoa da, hura baino handiagoa. 3 cm inguru luze izaten da emea, 2-2,5 cm arra eta langilea. Oso begi handiak ditu; toraxa abdomenari eransten zaion atala laburra izaten du. Kolorez, beltza eta gorria izaten du burua; gainerakoa, beltza, horia eta gorria.
Taldean bizi da. Eme batek eta ehunka edo milaka langilek osatzen dute taldea. Arrak udazkenean biltzen zaizkie taldera, eta, emea ernaldu ondoren, hil egiten dira.
Substantzia gozoak eta intsektuak jaten ditu, batez ere. Haserre errazekoa eta pozoi mingarrikoa da.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa osoan, Afrikako ipar-mendebaldean, eta Asiako erdian eta iparraldean bizi da, eta Ipar Amerikara ere zabaldu da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.