Kurigalzu I.a
Kurigalzu I.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XV. mendea | ||
Heriotza | K.a. 1375 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Kadashman-Harbe I.a | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Kasita | ||
Jarduerak |
Kurigalzu I.a, Babiloniako dinastia kasitarreko errege bat izan zen. K.a. XIV. mendean gobernatu zuen.
"Osotasunaren erregea" eta "aurrekoen artean parekorik gabeko erregea" tituluak jaso zituen.
Kadashman-Harbe I.aren oinordekoa izan zen, eta honen erresuma mehatxatzen zuten suteotar nomadak kanporatzearen politika jarraitu zuen. Berarekin, Babiloniak, berriz, potentzia handi maila berreskuratu zuen. Bere izena, Dur-Kurigalzuren eraikuntzarekin lotua doa, Bagdadetik 17 kilometrora dagoen hiria, Jebel Hamrin mendiek babestua. Dirudienez, hiri hau, ez zen, soilik, arrazoi estrategikoengatik aukeratu, baizik eta Babiloniaren eta Esagil tenpluko apaizen eraginetik askatzeko.
Kanpo politikari dagokionez, Egiptorekin harremanak estutu zituen, bere alaba bat, Amenofis II.a faraoiaren emazte bezala emanez. Politika honen zentzu berean, Siriako erregetxo batzuei, Egipto, eskualdeko potentzia nagusi bezala ordezkatzeari emandako ezezkoa aipa daiteke.
Aurrekoa Kadashman-Harbe I.a |
Babiloniako erregea K.a. XIV. mendea |
Ondorengoa Kadashman-Enlil I.a |