Edukira joan

Koreako japoniar okupazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koreako japoniar okupazioa
일제시대
Ilje Sidae
日本統治時代の朝鮮
Nippon Tōchi-jidai no Chōsen
1910 – 1945
Japoniar kolonia
bandera

armarria


Ereserkia

[[Fitxategi:Kimigayo
|280px]]
Geografia
HiriburuaKeijo
Ekonomia
DiruaKorear yen
Kultura
ErlijioaSintoismoa
Historia
Aurrekoa
Koreako Inperioa
Ondorengoak
Koreako Herri Errepublika
Hego Koreako estatubatuar inbasioa
Ipar Koreako sobietar inbasioa

Koreako japoniar okupazioa Koreako penintsulan Japoniar Inperioak izan zuen hedapena izan zen, 36 urte iraun zuena. XX. mendearen lehenengo erdian izan zen, 1910eko abuztuaren 22tik 1945eko abuztuaren 15eraino hain zuzen ere. Bigarren Mundu Gerran Japoniaren errendizioarekin batera amaitu zen, Koreako Gerra hasi baina zenbait urte aurrerago.

Japoniarren esku-sartzea Koreako barne arazoetan 1876an Joseon leinuarekin sinaturiko Kanghwako itunean hasi zen. 1895ean Myeonseong enperatriza erail zutenean eta Errusia-Japonia Gerra amaitu zuen 1905eko Portsmoutheko ituna sinatu zutenean egoera okerretu zen.[1] 1905ean Eulsako itunaren bitartez, japoniarrek penintsula okupatu eta protektoratu izendatu zuten eta 1910ean, anexio-itun baten bitartez, Japoniak Korea bereganatu zuen. Hego Koreak eta Japoniak 1965ean 1905 eta 1910eko itunak deuseztatu zituzten.

Korean, garai honi Japoniar Aro Inperiala (Hangul일제시대; Hanja日帝時代; RRIlje Sidae) diete. Bestetan, japoniar okupazio behartua (Hangul일제강점기; Hanja日帝强占期; RRIlje Gangjeomgi) eta Wa administraritza (Hangul왜정; Hanja倭政; RRWae jeong) diete. Japonian, berriz, Joseon japoniar agintaldian 日本統治時代の朝鮮 (japonieraz: Nippon Tōchi-jidai no Chōsen?) diote.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Duus, Peter. (1995). The Abacus and the Sword: The Japanese Penetration of Korea, 1895–1910. Berkeley: University of California Press ISBN 0-520-0861F7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Korea
Artikulu hau Koreako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.